Eu

Beatriz Artolazabalek Gobernu Kontseiluari Lanbidek eta Deustuko Unibertsitateak laneratzeko sinatu duten hitzarmenaren berri eman dio (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Hezkuntza-sistematik lan-merkaturako trantsizioari behatzeko tresnaren garapenean sakondu du 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Lanbidek eta Deustuko Unibertsitateak lan-merkatuan sartzeko eta unibertsitateko egresatuetan hezkuntza- eta enplegu-politikak garatzeko informazio-sistema garatzeko prestatu duten lankidetza-hitzarmenaren berri eman dio. 

Artolazabalen hitzen arabera, “hitzarmen berria da. Deustuko Unibertsitateak eta Lanbidek biek sinesten dute hezkuntza-sistematik lan-merkaturako trantsizioari behatzeko tresnaren garapenean sakontzeko ideian. Horren helburua da inkestetan oinarritzen den informazio-sistema ezartzea; horren bidez, laneratzearen eta Deustuko Unibertsitateko egresatuek lan-merkatura egiten duten mugimenduaren ezaugarriak identifikatu ahalko dira, eta, halaber, egresatu horien kualifikaziorako eta enplegagarritasunerako hezkuntza- eta enplegu-politikak garatu ahalko dira". 

Horretarako, Lanbidek, urtero, laneratzeko inkesta bat egingo die Deustuko Unibertsitatean graduetako tituluak lortu dituztenei. Zentsuaren araberako eragiketa da. Zentsuaren bolumena aldatu egingo da, promozio bakoitzaren tamainaren arabera. Promozio bakoitzak inkesta bakarra egingo du, eta titulazioa eskuratu eta hiru urtera inkesta egingo zaio berriro. Inkestak egresatuaren lan-jarduerarekin lotutako zenbait galdera ditu.

Lanbidek emaitzak eta inkestaren bidez eskuratutako erantzunen ondorioz laneratzeari buruz jaso den informazioarekin eginiko txostenak ustiatuko ditu, eta informazio hori Deustuko Unibertsitatearekin partekatu eta http://www.lanbide.euskadi.eus web-orrian argitaratuko du.  Hitzarmenak, hasieran, 4 urteko indarraldia izango du, hura sinatzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko