Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak elgorriari lotutako protokoloa jarri du abian, Bilbon kasu bat detektatu ondoren

2018.eko abenduak 15

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kontaktu potentzialak detektatzeko protokoloa jarri du abian, Bilbon elgorri-kasu bat egiaztatu ondoren. Kutsatutako pertsonak 40 urte ditu, ospitaleratu egin dute Thailandiara egindako bidaia batetik itzultzean, eta egonkor dago orain.

Osasun Publikoaren Zuzendaritzak kutsapenak saihesteko isolamendu-neurriak aplikatu ditu. Halaber, protokoloari jarraikiz, kontaktuei buruzko azterketak egiten ari dira, eta beharrezkoak diren neurriak hartu dira kasuarekin zerikusia izan duten pertsonekin.

  1. urtetik orain arte, ez da elgorri-kasurik detektatu Euskadin. Hala ere, gaixotasun hori ez da desagertu, inondik ere. Aitzitik, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren (ECDC) datuen arabera, Europa osoan gora egin duela egiaztatu da. 2018. urtean, orain arte, lau elgorri-kasu egiaztatu dira Euskadin, bat Gipuzkoan eta hiru Bizkaian (Bilboko azken kasua barne). Kasu guztiak eremu epidemikoetara egindako bidaietan gertatu diren kutsapenak dira.

Gogorarazi beharra dago gaixotasuna izan ez duten edo behar bezala immunizatu gabe dauden pertsona guztiek har dezaketela elgorria, behar bezala txertatuta ez badaude. Euskadin, zehazki, elgorriaren aurkako txertoa haurren txertoen egutegian sartuta dago, Hirukoitz Birikoaren (elgorria-hazizurriak-errubeola) lehen dosiaren estaldura % 96,05ra iritsi da, eta bigarrenarena, berriz, % 94,7ra. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Azpimarratu beharra dago, berriz ere, oso garrantzitsua dela txertoa jartzea zenbaitetan hilgarriak izan daitezkeen gaixotasun infekzioso larriei aurrea hartzeko. Halaber, txertoen egungo segurtasuna azpimarratu behar da.  

Beste neurri batzuk hartu behar izanez gero, Osasun Sailak eta Osakidetzak egoeraren bilakaeraren berri emango dute.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 14a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau