Eu

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak milioi bat bideratzen du desgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko neurri gisa laguntza duten enplegu-jarduketetarako laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Beatriz Artolazabal sailburuak Gobernu Kontseiluari Lanbideko Kontseiluaren akordioaren berri eman dio, 2019 ekitaldirako deialdirako; hura desgaitasunen bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa laguntza duten enplegu-jarduketen garapenerako laguntzei buruzkoa da. Neurri hori Lanbideren bidez garatuko da; 1.000.000 euro bideratuko ditu.

Deialdiaren helburu diren diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeek eskatu ahalko dituzte, bai eta autonomia-erkidegoan finkatuta dauden enplegu-zentro bereziek ere, hala kalifikatuta eta inskribatuta badaude eta baldintza batzuk betetzen badituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko