Eu

Emilio Solak “enpatia” proposatzen du “emakume ijito gazteak ahalduntzeko”

2018.eko abenduak 18
  • Bideratu Roma, Emakume ijito gazteen III. Topaketa irekia 2018, Bilbon
  • “13 urtetik 18 urtera bitarteko ijito gazteen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestea eta sustatzea”
  • Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren ustez “emakume gazte batzuek marjinalitatea jasan badute ere eta jasaten badute ere, euren errekonozimendurako bide aparta ireki da”

Bilbo, 2018 12 18

Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Emilio Solaren ustez, “emakume ijito gazte batzuek marjinalitate ukaezina jasan badute ere eta gaur egun oraindik jasaten badute ere, euren errekonozimendurako bide aparta ireki da, eta bide horretan garrantzi handiko eginkizuna betetzen du asoziazionismoak”.

Solak Bideratu Roma, Emakume ijito gazteen III. Topaketa irekia 2018” jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia gaur egin da Bilboko Burtsaren eraikinean eta emakume ijito gazteei eskainita. “Eusko Jaurlaritzatik zuekin batera ari gara emakume ijitoa ahalduntzearen aldeko bidean aurrera egiten. Ahalduntze eta inklusio prozesu horiek sakondu beharrean gaude, eta funtsezkoa da enpatiaz hitz egitea, posizio, maila eta eskala ezberdinetan jarduten duten ahultasunak, elkarrizketa bereizle eta, aldi berean, bateratu baten bidez, lotzeko modutzat ulertuta” azpimarratu du.

 “13 urretik 18 urtera bitarteko ijito gazteen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestea eta sustatzea helburu duen Bideratu Roma programa hobeto ezagutzen ahalegindu behar dugu, eta, horretarako, hezkuntzaren, osasunaren eta enpleguaren arloan trebetasun pertsonalak eta sozialak lortzea sustatu behar dugu eta, Euskadiko hiru lurralde historikoetan AMUGE, Romi Bidean eta Fundación Secretariado Gitano elkarteek egindako sareko lan koordinatuaren bidez, parte-hartzeko prozesuetan murgiltzea bideratu behar dugu”, adierazi du Solak. 

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren arabera, “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legeak, batetik, elkarte horiek, besteak beste, AMUGE, Fundación Secretariado Gitano eta Romi Bidean, arautuko dituen estatutua ezartzen du, eta, bestetik, politika sozialetan gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia eta horietan aktiboki parte hartzeko eskubidea aitortzen ditu. Legeak laguntza gehien behar duten pertsonekin lan egiten duzuen erakundeon eta gure erakundeen arteko harremana arautzen duen arau-esparrua ezartzen du”.

Solak gogora ekarri du emakume ijito gazteek sarean egiten duten lana, “gizartea aldatzea, gizarte kohesionatua, inklusiboa eta parte-hartzailea lortzea, sustatzen du, pertsona guztien eskubideak errespeta daitezen, eta, bereziki, egoerarik ahulenean daudenenak” esan du.

Balioak

“Zuek bultzatzen zaituzteten balioak elkartasuna, ekitatea, berdintasuna, koherentzia, elkarlana, konpromisoa eta independentzia dira. Ijitoen komunitatea gaur egun aurrera egiten ari bada ere, ijitoen etniako pertsonen bazterketa, bai gabezia ekonomikoaren bai eremu publikoan ez egotearen ikuspegitik, oraindik erantzun gabeko erronka da, eta egoera hori areagotu egiten da zuen, emakumeon kasuan: ijitoen komunitateak historikoki aurre egin behar izan die ikusezintasunari eta estigmari, eta zuen kasuan argi eta garbi areagotzen da, ez baitago emakume ijitorik eragin esparruetan eta erabakiak hartzeko esparruetan, horixe izanik espazio publikoan duzuen ikusezintasunaren dimentsioetako bat”, azpimarratu du Solak. 

Topaketan parte hartu duten emakumeei Emisio Solak esan dienez, “aldaketa abian dago, eta aldaketa horretan funtsezko eginkizuna ari zarete betetzen, inoiz ez bezalako kultura-aldaketa positibo baten bidez, bai ijitoen komunitatearen baitan, bai paioen komunitatearekiko harremanean. Zuen ondoan izango gaituzue elkarrekin ezarri ditugun helburu horiek lortzeko elkarrekin lanean jarraitzeko. Ez zait konbinazio hoberik bururatzen”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak