Berriak Lehendakaritza

Terrorismoaren aurrean gobernuaren politika “bere horretan” dago eta ETA desagerraraziko duenaren “barru-barruko itxaropena” du

2011.eko martxoak 03

Eusko Jaurlaritzak “bere horretan mantenduko du” “indarkeria zantzu ororen” aurkako zero tolerantziaren politika

Lehendakariak ezker abertzalea datorren hauteskundeetan egoteko “itxaropena” du, izan ere, horrek esan nahiko du “indarkeria amaitu egin dela”, nahiz eta berriz dioen azken erabakia auzitegiena dela.

Patxi López lehendakariak ziurtatu du gaur “nahiago lukeela” Sortu hauteskundeetara aurkeztu ahalko balitz, izan ere, Justiziak hala erabakitzen badu, “esan nahiko luke, benetan, mundu horrek, ez soilik hala esaten dutelako, baizik eta egintzetan, datuetan, errealitateetan oinarrituta, demokraziaren bidea ibili duela edo ibiltzen ari dela, bertan sartzeko asmoz”. Zentzu horretan, adierazi du “itxaropena” duela ezker abertzalea “benetan” ari dela politika egiteko proposamena egiterakoan, eta aldi berean, esan du Eusko Jaurlaritzak “bere horretan mantenduko duela” “indarkeria zantzu ororen” aurkako zero tolerantziaren politika.

Onda Cero-ri eskainitako elkarrizketa batean, lehendakariak esan du ezker abertzalea “aukera asko galtzen ari dela” bide politikoen alde egindako apustuan “benetan ari dela erakusteko”.  Adierazi du “une zoragarria” izan duela pasa den asteleheneko atxiloketen ondoren, non jakin zen ETAko hainbat kidek 200 kilo lehergai zituztela. Gertaera horren aurrean, ezker abertzalea “isildu egin da”, azaldu du.

Halaber, esan du ezker abertzaleak erakundeetan egon nahi badu edo hauteskundeetara aurkeztu nahi badu “bide bakarra duela: demokrazian sartzea eta bertan ibilbidea egitea”.   Gehitu du, “gizarte osoan, baina bereziki euskal gizartean, eszeptizismoa eta mesfidantza daudela, izan ere, beste batzuetan ere hitz egin izan dute prozesu demokratiko eta bide politikoei buruz eta engainatu egin gaituzte”. “Beraiek dira benetan ari direla erakutsi behar digutenak, beraiek eta beraiek besterik ez”, adierazi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak