Eu

1,77 milioi euro, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-zentroetan gazteak kontratatzeko gazteen itzulerarako laguntzen deialdian (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Kalitateko enplegua sustatzen du, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzultzeko 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluan Lanbideren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman du; akordio horren bidez, 2019. urterako gazteak itzultzeko laguntzen deialdia onetsi du, gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lan-zentroetan kontratatzeko. 

Programa 2017. urtearen amaieran sustatu zen; datorren urtean, 1.770.000 euroko aurrekontua izango du, eta kalitateko enplegua sustatzen du, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherakoak Euskadira itzuli ahal izateko.

Datorren urtean, laguntza-ildoa bikoitza izango da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek diru-laguntza jasoko dute, soldataren zati bat ordaintzeko; bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jaso ahalko dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko.

Enpresentzako laguntzak gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetara bideratuko dira, eta plusak emango zaizkie kontratu mugagabeak sinatzen dituzten enpresei.

Eskakizunak

Laguntza horiek jasotzeko, 35 urtetik beherakoak kontratatzen dituzten euskal enpresek (helbide soziala eta fiskala EAEn izan behar dute eta lan-zentroa Euskadin finkatuta) honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  • Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura izan. Euskadirekin lotura dutela ulertzen da honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsonek:
  • EAEn jaio izana.
  • EAEn administrazio-egoitza egiaztatzea, kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.
  • Ikasketak aurrez aurre EAEn egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana.
  • Atzerrian bizi izatea edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora, gutxienez lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izana, gutxienez lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetean.
  • Aurretik enpresa onuradun kontratatzailearekin edo enpresa-talde berari dagokion enpresaren batekin lan-harremanik eduki ez izana.
  • Eskainitako postua betetzeko lanbide-profil egokia izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide- eta bizitegi-egonaldi konpromisoa eskuratzea, eta dagokion erroldan alta ematea, kontratua hasi eta lehen 30 egunean; hala mantendu beharko da, behintzat kontratuak iraun bitartean.
  • Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeko borondatea adierazi izana eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Enplegu Zerbitzu Publikoan. Urrats hori lan-kontratua zehaztu aurretik eman daiteke.
  • Langabezian egotea kontratua formalizatzeko unean.
  • Honako talderen batean egotea, egindako ikasketen edo titulazioaren arabera:
    • Unibertsitate-titulazioa:
    • Unibertsitateaz kanpoko titulazioa:
      • Goi mailako heziketa zikloa (LHII)
      • Erdi Mailako Heziketa Zikloa (LHI) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa.
      • Profesionaltasun-egiaztagiria.
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
    • Ikasketarik gabea.
  • Gazteen Itzulera Programako parte-hartzailea izatea kontratazioaren aurretik, hurrengo paragrafoan ezarritako baldintzetan.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko