Eu

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak 4 milioi euro bideratzen ditu Lanbidek gazteak kontratatzeko duen Lehen Aukera programaren deialdira (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Lanbideren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio; akordio horren bidez, 2019an Lehen Aukera programaren deialdia onetsi da. Programaren bidez euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzea sustatzen da.

Artolazabalek zehaztu bezala: “gazte langabeek hezkuntza-arloko bizitzatik lanbidera igarotzeko duten bidea errazteko, Eusko Jaurlaritzak, 2014an, Lehen Aukera jarri zuen martxan, 30 urtetik behera dituzten eta lanbide edo unibertsitate heziketa duten edo lanbide-ziurtagiria duten gazteek beren titulazioarekin zerikusia duen lehen lan-esperientzia eduki ahal izateko, kontratu mugagabearen edo praktiketako kontratuaren bidez”.

Harrezkero, lau urte igaro dira, eta Lehen Aukera programa gazteak lan-merkatura errazago igarotzeko baliabide baliagarri gisa finkatu da.

Bi diru-laguntza ildo daude: Helbide soziala edo fiskala edo lan-zentroa autonomia-erkidegoan finkatuta duten enpresentzako laguntzak, titulazioa duten, 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak diren eta EAEn bizi diren gazteekin kontratu mugagabeak eta/edo gutxienez 6 hileko praktiketako kontratuak egiteagatik. Eta erakunde laguntzaileentzako laguntzak, enplegu-eskaintzak jaso, erregistratu eta kudeatzeagatik, Lehen Aukera programaren babesean diruz lagundutako kontratuen formalizazioa jomuga izanik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko