Eu

4,2 milioi euro enplegu-zentro bereziei Lanbideren bidez laguntza-unitateak finantzatzeko laguntzen deialdirako (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio; akordio horren bidez, laguntza-deialdia onartu da, 2019 ekitaldian Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jardueretarako Laguntza Unitateak Lanbideren bidez finantzatzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuak, horretarako, 4.200.000 euro bideratuko ditu.

Diru-laguntzak Enplegu Zentro Bereziek eskatu ahalko dituzte, baldin eta plantillan desgaitasun-mota eta/edo -maila dela-eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langileak, desgaitasuna duten langileak eta eraketa jakin bateko laguntza-unitateak badauzkate.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko