Eu

Artolazabalek Gobernu Kontseiluari Lanbiden 2019an gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sortu eta horiei eusteko aurreikusten diren laguntzen xehetasunak eman dizkio: 10,2 milioi euro (Gobernu Bilera 2018-12-18)

2018.eko abenduak 18

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur arratsaldean Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari; horren bidez, 2019. urterako gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sortu eta horiei eusteko aurreikusten diren laguntzen deialdia onetsi da eta, horretara, 10.220.000 euro bideratuko dira.

Laneratzeko enpresak ondasun edo zerbitzuen ekoizpen-egiturak dira, eta horien helburua da gizarte-egoera desabantailatsuan edo bazterketa-egoeran dauden kolektiboak lan-merkatuan sartzea. Horretarako, ikaskuntza-prozesua egiten dute eta horrek gizartearen, lanaren, oinarrizko prestakuntzaren, laneko kualifikazioaren eta merkatuko ezagutzen arloetako trebetasunak eskuratzea aurreikusten du.

Enpresa-mota horien laguntzak arautzen dituen Aginduak (2009ko maiatzaren 4ko Agindua) bi diru-laguntza ildo ditu: bat, laneratzeko enpresen sorrera bultzatzea, bideragarritasunari buruzko merkatu-azterlanak finantzatuz; eta, bestea, dagoeneko sortu diren enpresei eusteko laguntza ematea, eta, horretarako, aktibo finkoetako, merkatuko azterlanetarako eta kontu-ikuskaritzetarako inbertsioen finantzaketarako laguntzak ematea eta zuzenago lanpostua sortzeko eta hari eusteko laguntzak ematea.

Pertsonen kontratazioak hiru urteko zikloa izango du eta, urte horietan, lanbidea erakutsiko zaie, harik eta merkatu arruntean laneratu ahal izan arte. Nahiz eta baldintzak alda daitezkeen, enpresa batetik bestera eta pertsona batetik bestera, beren egoeraren arabera, 3 edo 4 pertsona, batez beste, izaten da postu berean, diruz lagundutako aldian (3 urte).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko