Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

First Lego League Euskadin jokatzen da

2011.eko martxoak 03

10 eta 16 urte bitarteko gazteek Lego piezak erabiliz robot bat sortu eta programatu behar izango dute

Berrikuntza, zientzia, sormena eta taldeko lana First Lego League oinarrizkoak dira.Nazioarteko lehiaketa honek kirol lehiaketa itxura du eta zientzen eta teknologien arloen bokaziak gazteen artean sustatzen dituzte. Taldeka jokatzen da eta aurten biomedikuntzen erronka dakar. Lehiaketa lau arlotan banatzen da; lehenengoa proiektu zientifikoa, honetan parte hartzaileek gai nagusiarekin loturiko arazoa identifikatu behar dute. Bigarrena proiektu teknikoa da, disenuan eta programazioan sortutako sailtasunak aztertzen dira. Hirugarren arloan, lehiketa robotikoa Lego piezak erabiliz robota sortzen da, laugarrenean, azkena, taldeko lanekoa, gazteek proiektua nola garatu duten azaltzen dute.

Datorren martxoaren hamabian First Lego League Bilbon jokatuko da, EHUko paraninfoan, hain zuzen ere. Honetan 32 talde bilduko dira, hau da, 300 gazte inguru. Bere sormena eta zientzen eta teknologien arloko ezagutzak erabiliko dituzte epaileek bere proiektua irabazletzt jotzeko. Irabaziko dutenek World Festival, St. Louis, Estatu Batuan burutuko duenean edo Eindhovenen, Holandan, izango duenean pare harzteko aukera izango dute.

Final honetarako Euskadiko bost talde klasifikatu dira. Lauro Ikastola, Bizkaia, Donostiako axular Ikastola, Leintz-Gatzaga taldea, Andoingo la Salle Berrozpen eta Arizmendi ikastola. Arrasateko taldekideak izan dira, hain zuzen, euskal partehartzaileak ordezko direnak gaur goizean egindako aurkezpenean . Enpresa babestzaileaz Unibertsitatearen ordezkariez gain, Berrikuntza eta Teknologiaren sailburuordea, Juan Goicolea, Unibertsitate eta Ikerketak sailburordea, Pedro Luis Arias eta Innobasque presidentea, Guillermo Ulacia izan dira.

Gaurko aurkezpenean egon diren guztiak honelako iniziatibak gazteen kuriositatea sortzeko eta hauek zientzaren, berrikuntzaren eta teknologiaren munduan sartzeko aukerak ezin hobeak direlakoan daude, partehartzaileek biharko ingenieroak, ikertzaileak edota innobadoreak izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Goicolea (vice. de Innovación y Tecnología)