Eu

Emilio Solak Diputatuen Kongresuan desgaitasunen bat duten pertsonentzako ibilgailu automobilak aparkatzeko txartelen dekretua aurkeztu du

2018.eko abenduak 17
Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak aintzat hartzen dituen Estatuko araudi bakarra da
Neuroalianza - Gaixotasun Neurodegeneratiboen Espainiako Aliantzak antolatutako jardunaldia

VG 17 12 18

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur, Diputatuen Kongresuan, Madrilen, Neuroalianza - Gaixotasun Neurodegeneratiboen Espainiako Aliantzak antolatutako jardunaldian parte hartu du. Bertan, Emilio Solak Euskadin desgaitasunen bat duten pertsonentzako ibilgailu automobilak aparkatzeko txartelak ezartzen dituen eta gaixotasun neurodegeneratiboak kontuan hartzen dituen azken dekretua azaldu du. Neuroalianzak berak honako hau nabarmendu du: “Gaur, Eusko Jaurlaritzak kausa honetan emandako laguntzaren balioa nabarmendu nahi dugu eta, jakina, horregatik eskerrak eman. Aitzindaria da gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak legez aitortzen. Euskadin Desgaitasuna duten Pertsonek Aparkatzeko Txartela arautzen duen Dekretua (martxoaren 22ko 50/2016) aurrerapen handia da araudi-mailan gaixotasun neurodegeneratiboen zehaztapenak aitortzen”.

Solak dekretu hori duela bi urte eta erdi Euskadin martxan nola jarri zen azaldu du.Lege-testu horrek, 3. artikuluan, eskubidearen titularrei buruzkoan, lehen aldiz aitortzen ditu Estatuko araudian gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak desgaitasuna duten edo mendekotasuna duten pertsonen pareko gizarte-babeserako eskubide subjektiboen titular gisa. Zehazki, aparkatzeko txartelaren titulartasunerako eskubidea honako hauei aitortzen die: “Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, zeintzuetaz irizpena eman baitu dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak; eta irizpen horretan zehazten bada ezen badutela 1971/1990 Dekretuaren II. eranskinean zehaztu mugikortasun-baremoko mugaren bat”.

Espainiako erakundeek euskal ereduari jarraitzeko eskatzen du Neuroalianzak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko abenduak 20

    Precisamente la autorización para el estacionamiento habla de personas con movilidad reducida y en esta situación, de manera permanente o temporal se pueden encontrar muchas personas Y por muy diferentes causas. Y por muy diferentes causas. Una herramienta como el baremo de valoración de las dificultades en la movilidad, debería poder ser solicitada y aplicada a cualquier persona que de manera temporal Tuviese reducida su capacidad de desplazamiento.
    No se trata de tener herramientas que supuestamente sirven para aplicarlas a conjuntos de población específicos, sino que es mucho más equitativo y respetuoso con la diversidad humana valorar cada situación en particular, Independientemente de que existan diagnósticos determinados.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak