Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Langabezia % 1,63 igo zen otsailean

2011.eko martxoak 02

Gizarte Segurantzako batez besteko afiliazioa % 0,18 hazi da 2011ko otsailean, 2011ko urtarrilarekin alderatuta

2010eko otsailetik industria alorreko langabeziak behera egin du % 6,92. Langabezia gehiago hazi da emakumeen eta gazteen artean, eta zerbitzuen sektorean Urola Kosta, Debagoiena eta Lea-Artibai eskualdeetan jaitsi da gehien langabezia.

LANBIDEren bulegoetan erregistratutako Euskal Autonomia Erkidegoko langabetuen kopurua 2.338 pertsonatan hazi zen 2011. urtean, eta horrek % 1,63ko hazkundea izan dela esan nahi du, aurreko hilarekin alderatuta. Alde positiboan aipatu behar da Gizarte Segurantzako afiliazioa % 0,18 hazi dela, 1.642 afiliazio berrirekin. Horrek agerian uzten du euskal enpresak enplegua sortzen ari direla.

Langabezien hazkundeak, batez ere, zerbitzuen sektorean, emakumeen artean eta 25 urtetik beherako gazteen artean izan du eragina. Nabarmena izan da, horrez gain, txikizkako merkataritzan langabeziak izan duen gorakada.

Bolumenagatik, zerbitzuen sektoreak izan du bilakaera okerrena kopuru absolutuetan, %1,86ko hazkundearekin. Sektore horretan gehitu diren 1.673 langabetuak nahikoak dira, berez, otsailean langabeziak izandako gorakadaren % 71 azaltzeko. Nabarmena da, baita ere, lehenengo lanaren bila dabiltzanen artean, (% 3,70) eta lehen sektorean (% 3,85) langabeziak izandako igoera. Bestalde, eraikuntza da langabezia gutxien hazi den sektorea -% 0,17 hazi da-; eta industrian, berriz, hazkunde handixeagoa izan da (%0,65).

Joan den hilabetean langabeziaren jaitsiera handienak erregistratu dituzten jarduera‑adarrak izan dira hezkuntza (-131), industria eta elikadura (-78), albaitaritza-jarduerak (-70), metalurgia (-48) eta makinen fabrikazioa (-41). Langabeziaren hazkunde handiena nozitu dutenak txikizkako merkataritza (+520), aurreko enplegurik gabeak (+400) eta janari eta edarien zerbitzuak (+238) izan dira.

Joan den urteko egoerarekin alderatuta, nabarmena da krisiaren eragina bortizki nozitu duten hiru jarduera-adarrek izandako bilakaera positiboa: produktu metalikoen fabrikazioa (-1.010 langabetu), metalurgia (-496) eta makineriaren fabrikazioa (-483). Azken urtean langabezia gehien hazi den jarduera adarrak izan dira janari eta edarien zerbitzuak (+787), administrazio publikoa (+693), nekazaritza eta abeltzaintza (+689)  eta eraikinetarako zerbitzuak eta lorazaintzako jarduerak (+624).

2011ko otsailaren amaieran 145.456 langabe zeuden erregistratuta; horietatik 70.489 (%48,46) gizonezkoak ziren eta 74.967 (% 51,54) emakumeak.

Eskualdeen arabera, aipagarria da Ezkerraldean, Donostian eta Bilbon langabeziak izan duen igoera. Gasteiz da langabezia EAEko batez bestekoaren azpitik hazi den hiriburu bakarra. Urola Kosta, Debagoiena eta Lea-Artibai eskualdeetan jaitsi da gehien langabezia.

Lurralde historikoen artean, Bizkaian hazi da gehien erregistratutako langabezia 2011ko otsailean, eta Gipuzkoan gutxien. Urteen arteko eboluzioan, alde handia dago Gipuzkoaren eta beste bi lurraldeen arteko bilakaeran; izan ere, 2010. urtean % 1,07 hazi baita Gipuzkoan, eta Araban eta Bizkaian, berriz, % 8tik gora.

 

Langabeziaren eboluzioa EAEn (2009ko urtarriletik 2011ko otsailera)

 

 

 

Hilean

Urtean

 

 

 

guztira

absolutua

erlatiboa

absolutua

erlatiboa

 

 

2009

 

 

09-urt

110.093

9.456

9,40

28.700

35,26

 

 

09-ots

115.653

5.560

5,05

32.334

38,81

 

 

09-mar

121.090

5.437

4,70

38.502

46,62

 

 

09-api

122.111

1.021

0,84

40.406

49,45

 

 

09-mai

118.744

-3.367

-2,76

38.733

48,41

 

 

09-eka

116.098

-2.646

-2,23

37.097

46,96

 

 

09-uzt

116.704

606

0,52

37.859

48,02

 

 

09-abu

120.318

3.614

3,10

38.408

46,89

 

 

09-ira

123.394

3.076

2,56

40.397

48,67

 

 

09-urr

125.589

2.195

1,78

37.752

42,98

 

 

09-aza

127.454

1.865

1,49

32.716

34,53

 

 

09-abe

128.201

747

0,59

27.564

27,39

 

 

2010

 

 

10-urt

135.687

7.486

5,84

25.594

23,25

 

 

10-ots

137.143

1.456

1,07

21.490

18,58

 

 

10-mar

138.125

982

0,72

17.035

14,07

 

 

10-api

134.300

-3.825

-2,77

12.189

9,98

 

 

10-mai

129.648

-4.652

-3,46

10.904

9,18

 

 

10-eka

126.365

-3.283

-2,53

10.267

8,84

 

 

10-uzt

125.832

-533

-0,42

9.128

7,82

 

 

10-abu

129.293

3.461

2,75

8.975

7,46

 

 

10-ira

130.549

1.256

0,97

7.155

5,80

 

 

10-urr

132.345

1.796

1,38

6.756

5,38

 

 

10-aza

133.051

706

0,53

5.597

4,39

 

 

10-abe

135.961

2.910

2,19

7.760

6,05

 

 

11-urt

143.118

7.157

5,26

143.118

5,48

 

 

11-ots

145.456

2.338

1,63

9.769

6,06

 

 

Erregistratutako langabezia EAEn. Bilakaera sexuaren eta adinaren arabera

 

 

 

 

 

Gizonezkoak

Emakumeak

< 25

>24

 

Langabeak

Joan den hilabeteko %

Joan den hilabeteko saldoa

Joan den urteko %

Kop

Joan den hilabeteko %

Joan den urteko %

Kop

Joan den hilabeteko %

Joan den urteko %

Kop

Joan den hilabeteko %

Joan den urteko %

Kop

Joan den hilabeteko %

Joan den urteko %

2006-ots

89.859

0,35

309

-3,84

37.612

-0,46

-4,17

52.247

0,93

-3,61

9.176

1,90

-2,24

80.683

0,17

61,84

2007-ots

80.960

0,34

275

-9,90

32.257

-0,69

-14,24

48.703

1,04

-6,78

6.984

2,83

-23,89

73.976

0,11

-8,31

2008-ots

83.319

2,37

1.926

2,91

33.854

1,64

4,95

49.465

2,87

1,56

6.977

5,39

-0,10

76.342

2,10

3,20

2009-ots

115.653

5,05

5.560

38,81

55.972

5,79

65,33

59.681

4,37

20,65

11.614

8,17

66,46

104.039

4,71

36,28

2010-ots

137.143

1,07

1.456

18,58

68.593

0,96

22,55

68.550

1,19

14,86

12.944

2,25

11,45

124.199

0,95

19,38

2011-ots

145.456

1,63

2.338

6,06

70.489

1,43

2,76

74.967

1,82

9,36

12.609

4,73

-2,59

132.847

1,35

6,96

GIZARTE SEGURANTZA

Euskal Autonomia Erkidegoaren bilakaera hirugarren onena da, Balear Uharteen (+% 1,5) eta Extremaduraren (+% 0,28) atzetik. Estatu osoa aintzat hartuta % 0,08 murriztu da Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua.

Araban (+% 0.22) haiz da afiliazioa gehien; Gipuzkoan (+% 0,19) eta Bizkaian (+% 0,16), berriz, hezkundea apalagoa izan da. Estatu osoa aintzat hartuta % 0,08 murriztu da afiliatuen kopurua.

Iazko afiliazio-kopuruei erreparatuta, EAEn % 0,26ko murrizketa izan da. Hiru lurraldeetan murriztu da afiliazioa, Araban % 0,18, Bizkaian % 0,16 eta Gipuzkoan % 0,47.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan