Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

ZAINDU. Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak

2011.eko martxoak 02

@font-face { font-family: "MS 明朝"; }@font-face { font-family: "Cambria Math"; }@font-face { font-family: "Cambria"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Cambria; }.MsoChpDefault { font-family: Cambria; }div.WordSection1 { page: WordSection1; }

Genero-indarkeria, osasun publikoaren arazo

2009an, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan tratu txarren 728 kasu, eta susmagarriak ziren beste 52 kasu detektatu ziren. Lehen mailako arreta zerbitzuan, tratu txarren 227 kasu detektatu ziren, horietatik 111 kasu 30-50 urteko adin taldeari dagokio.

Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin batera, ondoko jardunaldia antolatu du: “Osasun arloko langileen egitekoa genero indarkeriaren aurka: Erronkak eta aukerak”. Jardunaldiaren helburua da, batetik, osasun-langileak sentsibilizatzea genero indarkeriak emakumeengan daukan eraginaren inguruan, eta bestetik, kontzientzia har dezaten garrantzizkoa dela adi egotea genero indarkeriaren arrisku egoerak, arrastoak edo sintomak daudenean eta halakoetan zer jokaera hartu behar duten ezagutzea.

Jardunaldian aurkeztu da ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak.

Emakumeen kontrako indarkeriaren definizioa

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) “emakumeen kontrako indarkeria” dela onartu du emakumeari kalte edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa eragiten dion indarkeria-ekintza oro, bai eta ekintza horiek jasango dituztela mehatxu egitea, derrigortzea edo askatasun-gabetzea ere, bizitza publikoan zein pribatuan izan.

(NBE: Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Adierazpena. Viena 1993)

Indarkeria-motak

FISIKOA: atximurkadak, bultzadak, belarrondokoak, ostikadak... Abortuak, kanpo- eta barne-lesioak eta heriotza eragin ditzakete.

PSIKOLOGIKOA: oihuak, apalkuntzak, neurriz gaineko kritikak jendaurrean, hitz itsusiak, irainak, mehatxuak, erru-leporatzeak, gizartetik bakartzea.

SEXUALA: sexu-harreman behartuak, abusua, bortxaketa, ezkon-bortxaketa barne.

EKONOMIKOA: diru-sarrerak erabat kontrolatuta izatea, emakumeak ondasun komunetan parte hartzerik ez izatea edo parte hartze mugatua edukitzea, elikadura-pentsioak ez ordaintzea…

Nori eragiten dio?

EMAKUMEEI

Adin guztietakoei

Gizarte-klase guztietakoei

Kultura-maila guztietakoei

Emakume etorkinak eta minusbaliatuak dira bereziki babesgabeenak.

EAEko osasun-sisteman detektatu eta artatutako genero-indarkeriaren kasuak

2009an, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan tratu txarren 728 kasu, eta susmagarriak ziren beste 52 kasu detektatu ziren.

Lehen mailako arreta zerbitzuan, tratu txarren 227 kasu detektatu ziren, horietatik 111 kasu 30-50 urteko adin taldeari dagokio.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen %90ek osasun-sistemara jotzen dute, eta emakume horiek, gehienetan, ez dute berehala adierazten tratu txarren egoerak eragindako benetako minak. Tratu txarren egoeretatik sortutako egonezinak (askotariko nahasketa fisikoak, psikologikoa edo psikiatrikoa) lehen mailako arreta zerbitzuan edo urgentzia zerbitzuan artatzen dira. Ondorioz, osasun eremua da biktimarekin zuzen-zuzeneko eta berehalako harreman duena. Horregatik, osasun-langilearen jarduera funtsezkoa da egoera garaiz antzemateko zein jarraipena egiteko eta laguntza emateko prozesuan.

Jarduera honen testuinguruan, Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin batera, abian jarri du ZAINDU Programa, Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak.

¿Zer da ZAINDU Programa?

ZAINDU Programa honetan datza: osasun-langileriari prestakuntza ematea, kontsulta egiten ari direla tratu txarren egoera baten adierazgarri diren gorputzeko ondoezak zein izan daitezkeen konturatzeko eta interpretatzeko.

Adierazle batzuen bidez eta susmo- edo arrisku-elkarrizketa klinikoaren bidez, osasun arloko profesionalek emakumearen kontrako biolentzia egoera bat detektatu ahal izango dute, eta kasuak dituen ezaugarrien araberako jarduera jarriko dute abian.

Informazio guztia gida batean egongo da eskura. Gida gerentziei eta mediku-zerbitzuen arduradunei emango zaie ondoko tokietan banatu ditzaten: lehen arretako kontsultetan, EAG, osasun mentala, pediatria, obstetrizia eta ginekologia, traumatologia eta urgentziak.

Osasun-profesionalok zure ondoan gauzkazu hitz egiteko, entzuteko, ulertzeko, laguntzeko. Tratu txarren biktima bazara, hitz egin gurekin gertazten zaizunari buruz, beldurrik gabe, konfiantza osoz.

Hitz egingo dugu?

Tratu txarren bat jasaten ari diren emakumeek era horretako mezuak ikusiko dituzte mediku eta erizain kontsultetan eta horrela jakingo dute kontsulta ere biolentziari aurre egiteko arreta toki bat dela.

ZAINDU Programaren garapena

Kontsultan ager daitezken susmo-adierazleak

Osasun-langileari aukera emango dio kontsultaren bidez interpretatzeko zein diren mina eragiten duten benetako arrazoiak. Eta emakumeak daukan jarreraren arabera gai izango da kalte fisikoen ezaugarriak zehazteko (baldin badaude); eta bikoteak daukan jarreraren arabera tratu txarren susmorik dagoen.

Emakumearen jarreraren araberakoak

* •Beldurtuta, iheskor, deseroso, urduri…

* •Triste, interesa galduta, ilusioa galduta…

* •Lotsatuta, ez du aurpegira begiratzen…

* •Ez du bere burua zaintzen.

* Janzkerak lesioak ezkutatu nahia adieraz dezake.

* •Antsietate-egoera, larritasuna edo suminkortasuna.

* •Erruduntasun-sentimendua.

* •Autoestimu gutxi.

* •Lesioak justifikatzen ditu edo garrantzia kentzen die.

* •Bikotea aurrean badago: beldurrez erantzuten die galderei, haren onarpena behar du uneoro…

Lesioen ezaugarrien araberakoak

* •Hematomak edo kontusioak ditu gorputzeko atal susmagarrietan

* (aurpegian, buruan, besoen edo izterren barnealdeetan…).

* •Tinpanoa hautsita du (ohiko lesioa).

* •Lesioak genitaletan.

* •Lesioak artatzeko eskaera atzeratu egin du.

* •Kongruentziarik ez dago lesio-motaren eta nola gertatu den

* adierazteko emandako azalpenaren artean.

* •Defentsa-lesioak (besaurrearen barnealdean) ageri ditu.

* Sendatze-faseetan lesioak jasan ditu = denbora askoan jasandako indarkeria.

* •Haurdunaldian, lesioak genitaletan, sabelaldean eta bularretan.

Bikotearen jarreraren araberakoak

* •Aurrean egotea eskatzen du bisitak iraungo duen denboran.

* •Emakumearenganako neurriz gaineko kezka edo ardura erakusten du.

* •Oso kontrolatzaile ageri da, beti berak erantzuten du, edo, bestela, oso axolagabe ageri da, mespretxuzko jarrera du edo gertaerak hutsal bihurtzen saiatzen da.

* •Zenbaitetan emakumearekiko edo profesionalekiko oso haserre edo haien kontra ageri da.

Adierazleak aztertu ondoren baldin eta susmorik edo arriskurik badago, osasun-langileak elkarrizketa kliniko bat egingo dio, emakumearen datu gehiago ezagutzeko eta interpretatu ahal izateko biolentzia motaren bat pairatzen ari den edo ez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko