Berriak Lehendakaritza
Eu

Josu Erkoreka: “Lege Egitasmo berezi bat prestatuko dugu gure konpromisoak betetzeko eta langile publikoei soldata ahal bezain laster igotzeko”

2018.eko abenduak 18
  • Gobernu Kontseiluak “2018ko Lan Eskaintza Publikoa” onartu du Euskal Administrazio Publikorako, 4.402 lanpostu guztira
  • Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Lege Egitasmoa onartu du

Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuak agerraldia egin du María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuarekin batera Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan.

Ostegunean erretiratu zen 2019ko Aurrekontuen Lege Egitasmoan aurreikusitako enplegu publikoen soldata-igoeraren inguruan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du Gobernua Lege Egitasmo berezi batean ari dela lanean hartutako konpromisoak betetzeko eta langile publikoei soldata ahal bezain laster igotzeko. Adierazi duenez, “ahal den guztia egingo dugu langile publikoei soldata igotzeko, Aurrekontuen Lege Egitasmoa onartu izan balitz orain egin nahi izango genukeen bezala”.

Halaber, Erkorekak nabarmendu du beharrezkoa dela oinarrizko araudi egonkor eta argi bat izatea enplegatu publikoen soldata-igoera gauzatzeko. “Hori da gure helburua, konpromisoa, eta zuzenbideak aukera ematen digunean gauzatuko dugu”, gaineratu du.

ENPLEGUA

Bestalde, gaurko saioan, Josu Erkorekak azaldu du Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publikorako 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartu duela. Sailburuak azaldu duenez, Euskadiko Hezkuntza, Osakidetza, Ertzaintza eta Administrazio Orokorreko 4.402 lanpostutik gora dira guztira.

Halaber, Erkoreka sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak 13.500 lanpostu deitzea aurreikusi duela 2020. urtea baino lehen, “2020ko Enplegurako Plan Estrategikoa”n bildutako konpromisoa. Bozeramailearen arabera, deialdi berri hori Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisoan kokatzen da. “Urte erabakigarriak bizitzen ari gara lan-egonkortasunerako herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzu publiko guztietan”, adierazi du.

”2020ko Enplegurako Plan Estrategikoa”n kokatuta, Erkoreka jakinarazi du ere enpleguaren sorrera hauspotzeko 4 programari argi berdea eman diotela: “Gizarteratze” Programa, “Lanbide Jardueraren Laguntza Unitatea”, “Lehen Aukera” Programa eta “Gazte Itzulera” Programa. Sailburuak adierazi duenez, 20 milioi euro bideratuko dira hiru gizatalderen kontratazioan laguntzeko: gazteak, gizarte-bazterketa arriskupeko pertsonak eta dibertsitate funtzionaleko pertsonak.

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGE EGITASMOA

Lan eta Justizia Sailburuak adierazi du Gobernu Kontseiluak Euskadiko Kooperatiben Lege Egitasmoa onartu duela gaur. San Josék azaldu duenez, oinarrizko araudi berri bat da, euskal kooperatiboen ahalmenaren errealitate eta ahalmen handiari egokitua. Haien jarduerari estaldura juridikoa eta egonkortasuna eman ez ezik, kooperatiben etorkizuneko garapena bultzatzeko balio du, haien identitate ikurrak sendotuz. “Laburbilduz, araudi moderno bat da, eta kooperatibismo indartsu baterako bidea emango du, etorkizunekoa eta etorkizunerako prest”, gaineratu du.

Alde horretatik, Sailburuak adierazi du Lege berriak euskal kooperatibei koiuntura eta merkatu berrietara egokitzeko gaitasuna emango diela, horietan lehiatu behar baitira beste merkataritza-sozietate batzuekin. “Oinarrizko araudi honek segurtasuna ematen du, kooperatiboen arloarekin adostua, eta haien enpresa-jasangarritasunerako tresna eraginkorrak eskaintzen ditu”, azaldu du.

BANDA ZABALA

Halaber, Erkoreka bozeramaileak azaldu du Gobernu Kontseiluak Banda Zabaleko Sarea Programa handitzea erabaki duela hura Euskadiko lurraldearen % 100era hedatu dadin, beste 2,5 milioi euro gehituz. Sailburuak adierazi du apustu irmoa egin dutela Euskadi abangoardia teknologiko, adimentsu, eta digitalaren lurralde gisa sendotzeko. Gehitu du “azken helburua “Euskadi Smart Country” d[el]a, erakunde publikoak, enpresak eta herritarrak ingurune erabat digitalean harremanetan jarriko garen herrialde bat”.

LAURA LUELMO

Bestalde, Laura Luelmo zamorarraren heriotzaz galdetuta, sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak bete-betean bat egiten duela hark eragindako dolu, haserre eta suminarekin. Nabarmendu du “Jaurlaritzak tinko eutsiko dio[la] berdintasunaren aldeko borrokari, emakumeen kontrako indarkeria oro desagerrarazi arte”.

MEMORIA ETA BIZIKIDETZA PONENTZIA

Memoria eta Bizikidetza Batzordeaz galdetuta, Erkoreka sailburuak berretsi du batzordeari lan egiten utzi behar zaiola. Azaldu duenez, “ponentziari lan egiten uztearen aldekoak gara, hura luze gabe gauzatu ahal izan dadin”. Halaber, Erkorekak aitortu du Eusko Jaurlaritza jabetzen zela erraza ez zela izango legebiltzarraren barruan gai horiei buruz akordioetara heltzea.

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak