Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak eta Etxepare Institutuak Euskal Kultura eta talentuaren 1. Ziklo Europarra antolatu dute

2011.eko martxoak 02

Asteon emango zaio hasiera ekitaldi programari, "Donostia: hiritarren energia olatuak" Europako Legebiltzarrean erakusgai izango den erakusketarekin

 Brusela, 2011ko martxoak 1-     Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Bruselako Euskadiko ordezkaritzaren koordinaziopean, eta Etxepare Institutuarekin batera, eta Donostia- 2016ko Europako Kultur Hiriburu Izateko Hiri Hautagaiarekin lankidetzan, eta Belgikan kokatutako erakundeen partaidetzarekin, lehen aldiz jarri dute abian Euskadiko kultura eta talentua sustatuko duen jarduera koordinatu bat.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniqueren esanetan, "Eusko Jaurlaritzak kanpoan gure figurak eta balioak sustatzearen aldeko apustua dugu ekimen hau. Eraldatzeko motorra eta bizikidetzaren sinonimoa dugu kultura, eta Ziklo honek horrela erakusten du".

Bi hilabetez, Belgikako hiriburuak Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarra hartuko du, asteon emango zaio hasiera zikloari  "Donostia: hiritarren energia olatuak" Europako Legebiltzarrean erakusgai izango den erakusketarekin.

Kultur ekitaldi aunitz egingo dira esparru ezberdinetan, hala nola, literatura, zinea, artea eta musikaren alorretan, euskal kultura eta kultura Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazteko xedez, halaber, sektoreko erakunde eta profesionalen arteko  lankidetza loturak sendotu nahi dira eta era honetan kultur eta sorkuntzaren industriarena lorreko jaialdietan finkatu bere presentzia finkatu dadila.

Europan egingo den lehen Ziklo hau Euskadik Bruselan ordezkaritza ofiziala kokatu zuenetik hona 25 urte bete direlako jarri da abian, eta Etxepare Institutuaren lehen jarduerekin etorriko da bat. .

Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarrean irmo sendotutako figurak eta Euskadiko kultur talentu berriak bilduko dira

Bruselako Euskadiko ordezkaritzaren koordinaziopean, eta Etxepare Institutuarekin batera, eta Belgikako hiriburuan egingo diren hitzordu kulturaletan oinarrituta, eta Bernardo Atxaga moduko figura nabarmenen partaidetzarekin, eta Eusko Jaurlaritzako talentu berriekin, honako programazioa prestatu da Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarraren barruan.

- "Donostia: hiritarren energia olatuak" Erakusketa. Europako Legebiltzarrean otsailaren 28tik martxoaren 4era arte.

- Passaporta Literatur Jaialdia- Bernardo Atxagak hartuko du parte Passaporta literatur jaialdian Europako literaturaren figura ospetsuekin batera. La Monnaie Antzokian egingo da martxoaren 27an. Cervantes Institutuaren lankidetza eta partaidetzarekin egingo da aipatu ekitaldia.

- "Ghost in Armour" Erakusketa. Euskadi, Alemania eta Galeseko artisten artean eratutako arte erakusketa honek industriaren eta artearen eraldaketa izango du ardatz. Europako Legebiltzarrean egingo da martxoaren 28tik apirilaren 1era.

- Bruselako Film Laburren Jaialdia- Bruselako Film Laburren Jaialdian publikoari zabalik izango diren jardunaldi ezberdinak eratuko dira, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea ezagutarazteko xedez. Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra arte ospatuko da jaialdia eta Euskal Filmotekaren lankidetza izango du.

Xarnegek Euskal Folkaren kontzertua eskainiko du, Bruselan maiatzaren 20an.

"Donostia: hiritarren energia olatuak" Europako Legebiltzarrean erakusgai izango den erakusketarekin emango zaio hasiera Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarrari

Bruselako Euskadiko Ordezkaritzarekin lankidetzan, Donostia- 2016ko Europako Kultur Hiriburu Izateko Hiri Hautagaiak Europako Legebiltzarrean aurkeztuko du, otsailaren 28tik martxoaren 4ra arte, "Donostia: hiritarren energia olatuak" erakusketa.

Martxoaren 2an egingo da erakusketaren inaugurazio ekitaldia, EBeko diplomaziaren, erregioen eta erakundeen ehunen bat ordezkariren aurrean, halaber, Donostiako alkateak eta Udal zinegotziek ere hartuko dute parte, eta baita eurodiputatuek ere, era berean, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako arduradun goren eta Bruselako Euskadiren Ordezkari Marta Marín ere bertan izango da.-.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak (Bruselako Euskadiren Ordezkaritzaren menpekoa) eta  Donostia- 2016ko Europako Kultur Hiriburu Izateko Hiri Hautagaiaren bulegoak 2010eko abenduan sinatutako hitzarmenaren baitan kokatuko da erakusketa hau.

Erakusketak duen xede nagusia Donostia- 2016ko Europako Kultur Hiriburu Izateko Hiri Hautagaiaren proiektuaren eta edukiak hedatzea izango da, eta halaber, Europako Kultur Hiriburu izateko Gipuzkoako hiriburuaren hautagaitzaren izaera islatu nahi izango du, izan ere, partaidetza prozesu handi baten emaitza baita, lagun askoren artean egindako lanari esker, haien ideiak, ezagutzak eta esperientziak eskaini eta eskainiko dituzte. Balio eta proposamenak gehituz osatu da HIRITARREN ENERGIA OLATUAK-Bizikidetzarako Kultura, eta bizi-energia, sorkuntzarako gaitasuna eta PERTSONEN ekimenaren eta izaera (auto) kritikoaren aldeko apustua da, hiritarren konpromisoaren eta bakean eraikitako etorkizunaren alde.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)