Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Artolazabal, Zaramagako San Frantziskoko jaiotzen erakusketaren inaugurazioan eta Eguberrietako pregoian

2018.eko abenduak 15
  • Gaur arratsaldean, 19:00etan, abesbatzen kontzertua, Migrazioen Ordezkaritzak antolatuta

VG 15 12 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Vitoria-Gasteizko Zaramaga auzoko Eguberrietako pregoian izan da; pregoia José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorearen kargura izan da. Pregoiaren ondoren, Carlos García Llatak jaiotzen erakusketa aurkeztu du eta Lautada abesbatzak parte hartu du. Jaiotzen erakusketa zabalik egongo da, urtarrilaren 6ra arte, 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era.

Gaur arratsaldean, 19:00etan, San Frantzisko elizan Abesbatzen kontzertua izango da, Gazteizko Elizbarrutiko Migrazioen Ordezkaritzak antolatuta; bertan, Ukrainako eliza greko-katolikoko Komunitateko abesbatzak parte hartuko du, “Santos Cosme y Damián” parrokia ortodoxo errumaniarreko kultura-taldeak eta eliza katolikoko Zaramagako Unitate Pastoraleko taldeak.

Gainera, honako kultura-ekitaldi hauek programatu dira, Eguberrietarako: abenduaren 21ean, 20:00etan, Enol abesbatzaren kontzertua; abenduaren 28an, 20:00etan, Mairu abesbatzaren kontzertua; urtarrilaren 3an, 20:00etan, Olahots abesbatzaren eta Fundación Mejoraren abesbatzaren kontzertua; urtarrilaren 4an, 20:00etan, Auxartak abesbatzaren kontzertua; urtarrilaren 6an,     19:00etan, Eguberrietako ipuin-lehiaketako sarien banaketa eta jaiotzen zozketa.  

Guibert pregoilaria

Guibert irakaslea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko katedraduna da, Jesusen Lagundiko kidea 1982tik; Industria Ingeniaritzako doktorea da (1996) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean; Industria Ingeniaria (1989) Nafarroako Unibertsitatean. Gainera, honako titulu hauek ditu: Master in Business Administration in Higher Education Management (2010), Institute of Education, University of London, Teologiako lizentziatura (1994) Jesuit School of Theology at Berkeley-n (AEB) eta Eliz Ikasketen lizentziatura  (1992) Deustuko Unibertsitatean.

.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Guibert, Pilar García de Salazar, Víctor Urzelay, Luis María Sanchez-Iñigo, Iosu Sanchez, Esther Unceta-Barrenetxea