Eu

Emilio Solak, ONCErekin batera, Santa Lutzia eguna ospatu du, Bilbon, erakundearen 80. urteurrena ospatzeko ekitaldian

2018.eko abenduak 15
  •  Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin batera beste agintari batzuk izan dira eta ONCEko kideez inguratuta egon dira

Bilbo, 18 12 15

Atzo, ostiralean, Santa Lutzia itsuen zaindariaren eta ONCEren eguna zenez, erakundeak gaur, larunbatean, bazkaria antolatu du, Bilboko Euskalduna Jauregian eta, bertan, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan da, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa. Santa Lutzia eguna dela eta egin den senidetzeko bazkarian, ONCEko afiliatu, familiarteko eta langile ugari izan dira, bai eta beste erakunde-ordezkari batzuk ere.

Aurtengo bazkaria berezia izan da; izan ere, horren bidez, erakundearen 80. urteurrena ospatu da. 2018an zehar Estatu osoan zehar ospatu da. Javier Domínguez Euskadiko ONCEko lurralde-kontseiluko presidentea, Juan Carlos Andueza Euskadiko Onceko lurralde-ordezkariarekin batera, mahaiko buru izan dira. Beraiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaz gainera, besteak beste, Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko zinegotzi ordezkaria eta Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendaria izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak