Eu

Lide Amilibiak Akitania Berriko ordezkaritza bati gizarte-zerbitzuetako erantzukizun publikoko zerbitzuen kudeaketaren zehaztapenak eman dizkio

2018.eko abenduak 14
  • Nouvelle Aquitaineko Ceser-ek eta Euskadiko EGABek gizarte-zerbitzuetako arloko euskal lankidetza publiko-pribatua aztertu dute Bilbon

Bilbo, 18 12 14

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, CESER Nouvelle Aquitaineren eta Euskadiko EGABen arteko bilera batean parte hartu du, alde biko lankidetzaren esparruan, Euskadiko hirugarren gizarte-sektoreko erakundeetako ordezkariekin batera. Amilibiak Akitania Berriko ordezkaritza bati gizarte-zerbitzuetako erantzukizun publikoko zerbitzuen kudeaketaren zehaztapenak eman dizkio. Francisco Huidobro EGABeko presidentea eta Dominique Chevillon CESEReko presidentea izan dira topaketako buru.

 

“Akitania Berriko ordezkariei gizarte-zerbitzuen eremuan erantzukizun publikoko zerbitzuak emateko arloan Euskadiren bereizgarri den lankidetza publiko-sozialaren eredua aurkeztu diegu, eta lankidetza hau errealitate izateko baliatzen ditugun tresnak nabarmendu dizkiegu, besteak beste, Gizarte Zerbitzuen Legea, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Legea, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorea Sustatzeko Estrategia, Elkarrizketa Zibileko Mahaia, euskal administrazioaren eta hirugarren gizarte-sektorearen arteko harreman-eredu gisa”, azaldu du Amilibia sailburuordeak. 

 

Topaketan Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak eta Marc Moulin Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute; bertan, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko eredua eta Euskadiko gizarte-ekonomiaren eta solidarioaren eredua aztertu dira.

 

Lide Amilibiak Akitaniako ordezkaritzari honako hau nabarmendu die: “Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Legea onestea garrantzitsua da; izan ere, horrek estatus juridikoa ematen dio hirugarren gizarte-sektoreari, erakundeak eta sareak sendotzen ditu, erakundeen arteko lankidetza eta sektore publikoarekiko eta enpresekiko lankidetza sustatzen du eta gizartean esku hartzeko eremuan ekarpena sustatzen du”. Halaber, Gizarte Zerbitzuen Euskal Legea aztertu da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Francisco Huidobro, Dominique Chevillon, Marc Moulin, Leyre Azcona