Eu

Gobernuak eta funtzio publikoko sindikatuek Euskadiko Administrazio Orokorrean diharduten langileen lanaldia adostu dute

2018.eko abenduak 13

 

  • Zirkularra Euskadiko Administrazio Orokorreko mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek, ELAk ezik gainontzekoek, sinatu dute
  • Akordioa lanaldiaren eta lan-ordutegien malgutasuna finkatzean oinarrituta dago, eta Euskadiko Administrazio Orokorrean diharduten ia 7.000 pertsonak (funtzionarioak zein langile lan-kontratudunak) izango dira onuradunak
  • Testua gaur goizean izenpetu da, eta Gobernuak eta sindikatuek arlo horretan 2010ean lortutako azken akordioa aldatzen du
  • Lan Harremanen zuzendari Izaskun Urienek adierazi duenez, akordioa “oso positiboa” da, “administrazio honetako langileen lan-baldintzak hobetzen jarraitzen dugulako eta, batez ere, langile publikoek lana eta familia uztartzeko beste urrats bat egin dugulako”

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Administrazio Orokorreko mahai sektorialean ordezkatuta dauden lau sindikatuetatik hiruk (LAB, UGT eta CCOO sindikatuek) akordio bat sinatu dute ia 7.000 pertsonaren (funtzionarioak zein langile lan-kontratudunak) erreferentziazko urteko, asteko eta eguneko lanaldia arautzeko.

Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen lanaldiaren eta lan-baldintzen inguruko akordio berri baten negoziazioaren barnean dago adostutakoa.

Testua gaur goizean sinatu da, eta langile publikoen lanaldiaren eta lan-ordutegien “malgutasun-ohiturak finkatzean” oinarritutako akordio bat da. 2010ean lortutako aurreko akordioa aldatzen du (“Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa”).

Lan Harremanen zuzendari Izaskun Urienek adierazi duenez, akordioa “oso positiboa” da, “8 urteren ondoren Gobernua eta mahai sektorial honetan ordezkatuta dauden sindikatuak berriz ere ados jarri garelako administrazio honetako langileen baldintzak hobetzeko”. “Gainera”, erantsi du, “ordutegiaren malgutasuna arautzean, beste urrats bat egin dugu langile publikoen lana eta familia uztartzeko bidean”. 

MALGUTASUNA FINKATZEA

Gaur izenpetu den zirkularrak araututakoaren eta ezarritakoaren arabera, Euskadiko Administrazio Orokorraren zerbitzura diharduten langileek, betiere zerbitzuaren premiak beteta badaude, dauden hiru lanaldi moten (lanaldi zatituaren, lanaldi jarraituaren eta lanaldi mistoaren) barruan sortzen diren bi modalitateen (A modalitatearen eta B modalitatearen) arteko bat aukeratu ahal izango dute urritik maiatzera bitarteko 8 hilabeteetan. Ekainetik urrira bitarte, berriz, lanaldia jarraitua izango da langile publiko guztientzat.

Testuak, halaber, bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeko baimen espezifikoak dituzten pertsonek sartzeko eta irteteko duten ordutegiaren malgutasuna finkatzen du. Ordu horiek berreskuratu ahal izango dira, eguneko ordu eta erdiko mugarekin, erreferentziazko lanaldia osatu arte. Horrela, beraz, 12 urteko adingabeak kargura dituztenek edota bigarren mailako odol-ahaidetasuna, mugitzeko zailtasuna edo gaixotasun larri iraunkorra eta egiaztatua duten senideak zaindu behar dituztenek 2 ordura bitarteko malgutasuna izango dute, malgutasun orokorraz gain.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak