Berriak

Emakumearen Nazioarteko Egunaren Mendeurrena Ayacuchon (Argentina)

2011.eko martxoak 04


Martxoak 8 egunaren ospakizunen artean Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Merkosurrentzako duen Ordezkariak "emakumearen asteari" hasiera eman zion Ayacuchon, Buenos Aires probintziako herrian, Euskal Odola Euskal Etxean hitzaldi baten bidez. Ekintza hau, Emakunde - Emakumearen Euskal Intitutuak mantxan jarri duen ospakizunaren komunikazio estrategiaren parte da.

Nazioarteko egun honen oroipena, XIX. mendeko bukaera eta XX. Mendeko hasieran gertaturiko zenbait ekintzekin agertu zen. Konkretuki 1910ean 17 herrialdetako 100 emakume baino gehiago Copenhagen elkartu ziren. Bertan Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izendatu eta 1911. urtean lehendabiziko ospakizuna izan zen. Beraz, aurten Emakumeen Nazioarteko Egunaren mendeurrenaren hasiera ospatzen da. Honek emakumeek, gizonen pare izan eta  gizartearen alor guztietan  parte hartzeko aurrera eraman zuten iraultza odolgabea balioztatzen du.

Cortajarenak Ayacuchoko erakunde nagusietako emakumeen ordazkariei hitzaldi bat zuzendu zien. Bertan, baita Mirta Martínez, Kultura Idazkaria, eta María José Arbilla, Hezkuntza Idazkaria, ere alkate eta zinegotzien izenean izan ziren. Ordezkariak baita lekuko irrati eta telebistarentzat   elkarrizketak eskaini eta baita nazio mailako Canal 7ra ere joan zen.

Hitzaldia emakumeen botere berreskuratzeari buruz izan zen, Emakunderen aurtengo kanpainen aldarrikapenen gai nagusia: "Mujeres al frente: todos los ámbitos, todas las mujeres". Saioa bukatzeko baita mahai-inguru animatu bat ere antolatu zen. Topaketaren amaieran, Martxoaren 8rako Emakunderen estrtegiaren helburuak betetzeko lan talde bat egitekotan, bai Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak eta baita Intitutuak ere Udalari beraien laguntza eskaini zioten.

Ordezkaria baita Dario David alkatearekin ere elkartu zen, gurdi eta diligentzia bilduma interesgarria duen herrialdeko museoa ikusi eta hiriko bisitari entzutetsu izendapena jaso zuelarik. Fermina Mariezcurrena, euskal etxearen lehendakariak,  eta zuzendaritza batzordeko partaideak Cortajarena egunean zehar lagundu zuten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena