Eu

Beatriz Artolazabal´ek, datorren astean, “Agenda Nagusi” proiektua aurkeztuko du, adinekoekiko partaidetza publiko-sozialeko eredua

2018.eko abenduak 14
  • Jardunaldiaren bidez, Adinekoekiko gobernamenduaren euskal estrategiaren (2019-2022) berri emango da

 

VG 2018 12 14

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, datorren asteazkenean, hilaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Adinekoekiko gobernamenduaren euskal estrategia (2019-2022) aurkeztuko du; estrategia Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak prestatu du. Halaber, AGEnda Nagusi aurkeztuko du, estrategia horren aplikazio praktikorako eta operatiborako eredua, zeina, “2019an, adinekoei dagozkien erabakiak hartzeko ahotsa emango dien pilotaje aitzindaria”ren helburu izango baita.

 

“AGEnda Nagusi Gobernuaren Agendaren eta Herritarren Agendaren arteko topagune izan nahi du, ezagutza kolektiboa sortzeko eredu eta espazio. Tresna izan nahi du gizarte-errealitatearekin konektatuago dauden erabaki hobeak hartzen laguntzeko”, “eta Gobernuaz ari gara, eredu horren ezaugarri nagusietako bat zeharkako ikuspegia lortu nahi duela delako, gobernuko sail guztiak eta eremu eta gai guztiak inplikaraziko dituena”, esan du sailburuak.

 

Azaldu duenaren arabera, AGEnda Nagusiren parte-hartze prozesuaren eta parte hartzeko beste ekimen batzuen arteko desberdintasuna da parte-hartzearen erdigunean Eusko Jaurlaritzaren agenda politikoan ageri den gai bat dagoela edo horretan sartzen dela, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Euskadiko Adinekoen Sektore Kontseiluak hala erabakitzen badu.  Parte hartzeko prozesuaren ardatz den gaia agenda politikoan sartuta egoteak gizarte-itzulerarako konpromiso erreala dakar.

 

AGEnda Nagusi abian jartzeko –pilotaje bidez–, Nagusi Foroak sortuko dira; horietan, pertsona-talde bat batzen da, hausnartzeko, elkarrizketan jarduteko, eztabaidatzeko eta agenda publikoko gai bati buruzko proposamenak egiteko. Prozesuan sortutako ezagutzaren bidez, hartzen diren erabakien hobekuntzan izango da eragina.

 

Adituak

19ko jardunaldian, adituek gobernamendu-ereduak eta horiek hobetzeko moduak azalduko dituzte. Honako hauek izango dira, besteak beste: Fernando Pindado Bartzelonako Udaleko Partaidetzako ordezkaria, Moisés Carretero Red2Red Consultores-eko bazkidea eta zuzendari nagusia, Natxo Arnaiz Boluntako elkarte-sustatzailea eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko kidea, Pablo González Sareen Sareko presidentea, Beatriz Gázquez 3D Social Movement-eko zuzendari nagusia, Javier Bikandi Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria eta Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria. Gainera, Euskadiko Adinekoen Sektore Kontseiluko adinekoen ordezkariek azalduko dute AGEnda Nagusiren aplikazio praktikorako eredua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak