Eu

Erakunde publikoak eta sektorea Euskadi 2015-2020ko Landa Garapeneko Programaren Jarraipen Batzordearen urteko topaketan bildu dira

2018.eko abenduak 13

Batzordearen laugarren aurrez aurreko bilkura izan da hau 2015ean programa hasi zenetik.

LGPren kudeaketa agintaritzak hura neurri handi batean gauzatu dela nabarmendu du; izan ere, 2018 amaieran % 48 gauzatu da, Europako batez bestekoaren gainetik.

Erakunde ordezkariak eta sektorea Euskadi 2015-2020ko LGPren Jarraipen Batzordearen urteko  laugarren topaketan bildu dira (OSOA Programa). Irma Basterra Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europar Politiketako Zuzendaria aritu da ekitaldiko buru eta, aldi berean, arloko eragileak bertaratu dira, baita Europako Batzordeko eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko ordezkariak eta beste hiru Foru Aldundietakoak ere, OSOA Programari lotutako askotariko gaien gainbegiratu orokor bat egiteko.

Basterrak zuzendariak, LGPko kudeaketa agintaritzaren arduraduna den aldetik, programaren 2018ko ekitaldiko aurrerapenen berri eman du: 2017 amaieran % 24 gauzatzetik 2018 amaieran % 48ra pasa da. Gauzapen maila horrek Europako batez bestekotik gora jartzen du Euskadiko LGPa, baita estatu osoko lehen autonomia erkidegoen artean ere, Kantabria eta Errioxaren atzetik.

Gainera, nabarmendu duenez, handia da gaurdaino onartutako gastu maila; are, azpineurri jakin batzuetan, FEADER funtsen zuzkidura osora heldu dira eta, horrenbestez, azpineurri horiek kudeatu eta batera finantzatzen dituzten unitateek (batzuetan, Eusko Jaurlaritza eta, bestetan, Foru Aldundiak) bere funtsekin esklusiban argitaratu behar izan dituzte 2018ko laguntza deialdiak.

OSOA Programan, nekazaritza, elikadura eta basogintza arlorako laguntza-neurri eta -azpineurri batzuk biltzen dira, baita landa-garapenerako ere. Horretarako, FEADER Europako funtsaren 87,1 M €-ko esleipen bat du 2015-2020 aldirako, eta estatuan Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek jarritako 49,4 M €-ko kontrakontu bat; ondorioz, programak 136,5 M €-ko zuzkidura du guztira aldi osorako.

Aurrekontu horretatik orain arte gauzatutako % 48ak balio izan du, besteak beste, 150 gazte baino gehiago (horietatik % 40 emakumeak) nekazaritza arloan hastea errazteko, 4.000 pertsona baino gehiago arlora zuzendutako 200 trebakuntza ekintzaren bidez hezteko eta, nekazaritza-ustiapenetan (% 25etan, emakumeen titulartasunekoak) eta nekazaritzako elikagaien 200 industria baino gehiagotan, 600 inbertsio-eragiketa baino gehiago eta LEADER neurriaren bidez landa-garapenerako ia 400 eragiketa babesteko.

Bestalde, LGPko kudeaketa agintaritzak programaren kudeaketa eta programari lotutako askotariko alderdiak aztertu ditu. Programa aldatzeko hurrengo prozesuari begira, aldaketa proposamenen azalpena egin da, eta kudeaketa agintaritzak 2019ko urtarrilean Europako Batzordearekin izapideak hastea aurreikusi du. Kasu honetan, proposamen gehienak neurrien eta azpineurrien arteko finantza-transferentziei buruzkoak dira. LGPren laugarren aldaketa izango litzateke, 2015ean martxan jarri zenetik.

2020 osteko NPE, Nekazaritza Politika Erkide berriari buruzko Europako Batzordearen proposamena eta Euskal Autonomia Erkidegoari nola eragin diezaiokeen aztertu da.

Jarraipen Batzordea bukatutakoan, kudeaketa Agintaritzak Europar Batzordeko eta MAPAko ordezkariei LGPk finantzatutako askotariko proiektuak bisitatzera lagundu ditu, tartean dela lankidetza proiektu bat (Turtolio) eta mahastizaintza eta ardogintzaren ekoizpen eta eraldaketa proiektu bat (Astobiza).

Programari buruzko informazio guztia OSOA web orrian eskura daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak