Eu

Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak Vitoria-Gasteizko Gabonetako II. Azoka inauguratu du

2018.eko abenduak 13

Maider Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak Gabonetako II. Azokaren inaugurazioan parte hartu du; ekimena Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatzen du eta helburua da gure hiriburuan Europaren Erdialdeko azoketako Gabonetako magia eta esentzia transmititzea, ikuspuntu enogastronomikotik. Azokak produktuak saltzeko postuak eta horiek dastatzeko espazioak eta txikienentzako haur-tailerrak izango ditu.  Baserritarren, tokiko saltokien, gure produktuen eta egiteko moduen, sukaldarien eta gastronomiako eta nutrizioko adituen arteko topagunea izango da.

Maider Etxebarriak “Gabonetako azoka horren ahalmena” nabarmendu du, “gure hiriari turistikoki bere lekua emateko eta, aldi berean, hornidura-azokari eta bere instalazioei beren lekua emateko aukera gisa”.

Helburua da egunotan gure hiria gastronomiaren, salden kulturaren (Arabako Errioxako ardoa, txakolina edo garagardoa), gourmet produktuen eta gure ekoizleetatik eskuratutako produktuen inguruko aisia-eskaintza erakargarriaren eszenatoki paregabe bilakatzea.

Ekimena AENKOMERek diseinatu du eta, horren bidez, iaz hasitako lana sendotzen da, eta gure hirian benetan produktua eta tokiko merkataritza sustatuko dituen espazioa sortzearen aldeko apustua egiten da; horretarako, postuetan, merkataritza-eskaintzaz gainera, ostalaritzakoa ere sartzen da, bai eta gure produktuen ezaugarriak ezagutzera emateko jarduera osagarriak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak