Eu

Pedro Azpiazu sailburuak eskainiko du aurrekontuen nogoziazio prozesuaren berri emateko, 2019ko Aurrekontu Proiektua baztertu ondoren

2018.eko abenduak 13

Denok dakizuen bezala, Eusko Jaurlaritza gaur bildu da aurrekontuen luzapeneko agertokian lanean hasteko.

Helarazi gura dizuedan lehenengo gauza lasaitasuna da.

Eusko Jaurlaritzak beharrezko mekanismoak ditu, juridikoak eta aurrekontuei dagozkienak, Euskadiko herritarren ongizatea eta Euskadiren garapen ekonomikoa bermatzen jarraitzeko.

Hori horrela, argitu gura dut, baita ere, luzapen batek zuzenketa garrantzitsuak jasotzeko aukerak dituela, baina baita mugak ere, eta hori ezin dugu ukatu.

Jaurlaritzak beste buelta bat eman zuen atzo. EH BILDUri, ikuspegi erabat ekonomikotik koalizioaren eskariak modu errealistan eta arduratasuan jasotzen zituen eskaintza bideratu zion:

 

  1. DSBE-RGIaren hartzaile diren pentsiodun guztien zenbatekoak eguneratzea, 2021ean 858 €-ra heltzeko.
  2. Norbanakotze konpromisoa, legeak finkatua, baina norbanakotze horrek hartuko lukeen unibertsoa ezagututa, hartzaile zaurgarrienetatik hasita.
  3. Mugarik gabeko kontratazioa sustatzea, hiru urtez eusteko konpromisoarekin, eta erreferentziazko hitzarmena aplikatzea, 1.200 euroak erreferentziazko batez besteko soldata gisa hartuz, akordioan jasotzen diren enplegu programetan.

Negoziazio prozesua zelan eraman den aurrera azaldu behar dut.

Modu objektiboan:

- Elkarrekin-Podemos eta PP taldeek ez dute negoziatzeko borondaterik izan. Hori argi geratu zen hasieratik.

- EH Bilduren jarrera ez da bateragarria negoziatzeko benetako borondatearekin. Ez da zintzotasunik egon, ezta formatan ere. Euren barruko hausturen ondorioz, euren jarreren alderdi erradikalenak oztopatu egin du Euskadirentzat ona zen akordioa. Argi luzeak piztuta zituen akordioa.

- Euren aldetik errebindikazioan oinarritutako planteamendua egin da, pentsioen eta DSBE-RGIaren (gizarte prestazioetan oinarritutako laguntzak) artean kontzeptuzko eta eskumeneko nahasketa interesatua eraginez; eta benetako ekonomia-aurrekontu esparrua mespretxatuz.

- Eusko Jaurlaritzaren baldintzak jende aurrean azaldu dira behin eta berriro azken hilabeteetan:

  • Aurrekontuekin zerikusirik ez duen ezer,
  • Eskumenen barruan ez dagoen ezer,
  • Euskadiren etorkizuna hipotekatu dezakeen ezer.

Ekitaterik ez

Atzo jakin izan genuen, eskaini zuten prentsa aurrekoan, euren asmoa  190.000 pentsioduni gutxieneko errenta eskaintzea zela.

  • Hori ez dago gizarte babesaren esparruan.
  • Horiek pentsioak dira.
  • Horrek arriskuan jartzen ditu gure DSBE-RGI sistema eta gure aurrekontua.
  • Neurri hori progresibitatearen eta ekitatearen kontra doa.
  • Neurri hori ezkerreko politikaren kontrakoa da erabat.

Jaurlaritzak zaindu egin behar du zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboek gutxieneko batzuk jasotzen dituztela. Hori da gure eskumenen eremua. Gure erantzukizuna gizarte babesa da.

Pentsioak eskaintzeko proposamena egitea milaka pentsiodun engainatzea da. Denok dakigu ondo baino hobeto non eztabaidatzen den kontu hori. Madrilen, Toledoko Hitzarmenaren barruan. EH Bilduk ez zituen onartu milioika pentsiodunentzat hobekuntza nabarmenak jasotzen zituzten Estatuko aurrekontu orokorrak. Non daude EH Bilduren ekimenak Gizarte Segurantzako pentsiodun guztiek 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa izan dezaten? Eta, Nafarroan, Gobernuko kide diren Erkidegoan, hor ere kopuru horretako gutxieneko pentsioa ezarri al dute? Ez. Ezta 858 €-koa ere.

Eh Bilduk euskal pentsiodunen zaindari bilakatu nahi izan du, euren errebindikazioak bereganatuz.

Pentsiodun hartzaileei azaldu beharko die, hauteskundeei begira egindako kalkuluaren ondorioz, 13 hilabeteetan hilean 100 € arteko igoera eta hurrengo hilean 50 € baino gehiagokoa galarazi diela.

Norgehiagokak dagokien ligan jokatzen dira.

Horrez gain, argi eta garbi daukat gaur egun pentsioak jasotzen dituzten pertsona asko ez daudela ados EH Bilduk proposatutako neurriarekin, bidegabea eta insolidarioa delako.

Modu subjektiboan:

- EH Bilduk errespetu falta erakutsi du Eusko Jaurlaritzaren jarreraren aurrean.

- EH Bilduk ez du inolako ardurarik erakutsi Aurrekontuen Lege Proiektu osoaren aurrean. Beraz, EH Bildu arduratzen duena ez da Aurrekontuen Lege Proiektuaren eraginak jasoko lukeen euskal gizarte osoa.

- Zertarako bi abstentzioak osotasunezko zuzenketa-eskeen izapidean? Propaganda fasea abenduaren 21era luzatzen jarraitzeko?

- Ustezko negoziazioa (hasierako jarrerako itzulerarekin-erregresioarekin, EH Bilduk akordiorako borondatea adieraziz, EH Bilduren Mahai Politikoan erabaki bezala, bere eskarien aurrean Eusko Jaurlaritzak eskaintzen zituen eta bilerekin aurrera jarraitzeko balio zuten lotuneak ahaztuta), honetan egon da zentratuta:

- Pentsiodun eta emakume kolektibo jakin batekin zuen konpromisoa, baina askoz ere konpromiso txikiagoa beste kolektibo batzuekin, gazteekin eta langabezian denbora asko daramatenekin, adibidez.

- Lotura beste gizarte eragile batzuen estrategiekin?

- Beldur eszenikoa elkarrizketek aurrera egin ahala Jaurlaritzaren jarrera eta Batzordeko izapidetan Aurrekontu Proiektua hutsean ez geratzeko jende aurrean ezarritako epea ikusita?

- Itxaroten bagenuen ere, etsigarria eta arduratzekoa da.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duen eta EAJ-PNV eta PSE alderdiek eusten duten Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du. Egiten dakigun bezala. Helburu argiekin, errealistekin eta bideragarriekin, konpromisoarekin.

Dagokigun zelaian jokatzen. Arduraz. Jaurlaritza batek egin behar duen bezala.

Datozen egunetan luzapenaren ondorioak murrizteko modua aztertuko dugu, eta “errealitate  honi”, esfortzu berberarekin eta denon ongizaterako konpromisoarekin egingo diogu aurre, zorroztasunean eta zintzotasunean oinarrituta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak