Eu

Beatriz Artolazabal: “Tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan Europaren bereizgarri izan behar behar duten elkartasunean eta kohesioan konprometituen dagoen Europako herrialdeetako bat da Euskadi”

2018.eko abenduak 13
  • “Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko Lehen Euskal Kongresua” Vitoria-Gasteizen
  • Estatu osoko profesionalak eta hogeita hamar hizlari baino gehiago izango dira
  • “Hemen gorrotoak ez du lekurik”

VG 13 12 2018

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “Euskadi, batik bat tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan, Europa osoaren bereizgarri izan behar duen gizarte kohesionatuagoa bilatzen eta elkartasunean konpromiso gehien duen Europako herrialdeetako bat da; gorrotoak hemen ez baitu lekurik”.

 

Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak “Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko Lehen Euskal Kongresua” ireki du; Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izan da eta, bertan, Estatu osoko profesionalak eta hogeita hamar hizlari espezializatu baino gehiago izan dira.

 

“Guztion artean, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloan esku hartzeko politikak hobetzen laguntzen dugu; horretarako, gizarte libreagoan, kohesionatuagoan eta berdinzaleagoan egiten dugu aurrera eta, gaur, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren oroipenean, pertsona guztiek duintasun bera eta balio bera dutela gogorarazten dugu; beraz, jardunaldi hau erreferentziazko beste mugarri bat da”, esan du sailburuak.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “gutako bakoitzari dagokigu gure eguneroko bizitzetan ekintzara jotzea, babesten gaituzten eskubideak defendatu eta, horrela, gizaki guztion batasuna sustatzeko. Gaur, XXI. mendeko Europan, ideia totalitario batzuk zabaldu eta jarraitzaileak lortu nahi dituzte; Frantzian, Austrian, Italian, Alemanian edo Holandan gertatzen da, bai eta hemen ere. Diskurtso xenofoboak ia eguneroko kontu bilakatu dira, ohikoak dira eta garrantzia galtzeko arriskua dugu”.

 

Konpromisoa

“Ideia horietan, adierazpen-moduetako bat desberdinarekiko gorrotoa da, eta, gorroto horren atzetik, diskriminazioa dago. Euskadin ere errealitate hori dugu, azken denbora hauetan Europan eta Mendebalde osoan oso zabalduta dagoen errealitate hori.  Zorionez, euskal gizartea gizarte-kohesiorako elkartasunarekin konprometituen dauden Europako herrialdeetako bat da. Erakunde publikoei dagokigu oinarriak ezartzea, gure gizartea kohesionatuta egoteko eta diskriminazioarekin, gorroto-delituekin edo tratu-desberdintasunekin errotik amaitzeko, eta gure gizartearen eta Euskadiko hirugarren gizarte-sektoreko erakundeen zati handi baten eskutik egiten dugu”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Artolazabalek honako hau esan du: “batasunak indartsuago egiten gaitu, eta diskriminazioaren eta gorroto-delituen aurkako borroka berdintasunaren arloko, aniztasunaren kudeaketako eta gizarte-kohesioko politika aurreratuenen ardatzetako bat da”.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau gehitu du: “printzipio hori funtsezko oinarri da gizarte-ahultasuneko egoeran dauden pertsona eta kolektiboen justiziaren eta gizarte-integrazioaren edozein plangintzarako, horiek gutxiespen- eta marjinazio-jarrerak eta portaerak jasaten dituztela aintzat hartuta”.

 

“Aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza funtsezko elementu dira gure estatu demokratikoan eta zuzenbidezko estatuan. Justiziatik eta funtsezko eskubideetatik printzipio ukaezina da. Gainera, egokiro antolatzen bada, gizarte-kohesioan eta ekonomia-garapen jasangarrian ere badu eragina eta, horrela, areagotu egiten da jarduketa publikoaren legitimitatea”, esan du.

 

Artolazabalek zera azaldu du: “Euskadin urteak daramatzagu Eraberean Sarearen bidez lanean. Eusko Jaurlaritza ari da lanean, hirugarren sektoreko zenbait erakunderekin zuzenean elkarlanean. Eraberean sareak politika publikoetan eta Euskadiko sozietate zibilean tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatzea sustatzen du. Lidergo partekatuaren aldeko apustu irmoa da; prebentzio-, pedagogia- eta sentsibilizazio-plangintzaren eta pertsona zehatzei berehalako laguntza emateko plangintza operatiboaren arteko oreka ezartzen du lidergo horrek.

 

Helburuak

Eraberean sareak lehen kongresu hau antolatzea sustatu du; bertan, Artolazabalek berretsi du “Eusko Jaurlaritzak Eraberean sarea eratzen duten erakundeekiko auzolanaren aldeko apustu irmoa egiten jarraituko duela. Kongresu hau inguratzen gaituen testuinguruan sortu da, eta xede bat du: gai horretan esku hartzeko euskal sistemaren oinarriak ezartzea”.

 

Jardunaldien helburuak honako hauek dira: politika-, erakunde- eta gizarte-agendan tratu-berdintasunak eta diskriminaziorik ezak duten presentzia areagotzea; diskriminazioaren moduen eta analisirako perspektiben inguruko topaketarako, hausnarketarako eta eragileen arteko trukerako leku iraunkorra sortzea; Euskal Autonomia Erkidegoan gaian egiten dena ikusaraz dadin sustatzea eta ezagutza partekatua bultzatzea; eta ekintza bideratuko duten etorkizuneko pistak identifikatzea, berrikuntzak, konexioak, harremanak, sinergiak eta jardunbide egokiak”.

 

Gaurko eta biharko antolatu den programak honako hauen hitzaldiak eskaintzen ditu: Sami Naïr hasierako hitzaldiarekin;  Alfonso Armada, kazetaria Reporteros Sin Fronteras-eko presidentea; Nazanin Armanian, analista politikoa; Fidel Raso, fotokazetaria; Alex Cabo. Demetrio Gómez, Natalia Pérez, Alba Vidal o Manuel Velázquez, Ghassan Saliba, Marta Fernández, Lala Mugika, Gorka Urrutia, Ismael Cortés, Ernesto Sainz, Monika Hernando, Faustino López de Foronda, Begoña Castro Jesús Alfonso Poncela, Ana Laura Núñez, Gervasio Gabirondo, Javier Sáez del Álamo, Tomás Fernández,  Jon Mirena Landa. Itziar Barrenkua, Mikel Mazkiaran, Lucía Torrealday, Aitor Albizu, Saray Borja, Pablo Pascual, Joseba Martínez de Guereño, Susana Sucunza, Miguel Viñas eta Elena Olaortua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak