Eu

Euskadiko Etorkinak Gizartean Integratzeko eta Parte Hartzeko Foroak batzorde berri bi sortu ditu, Berditasunaren eta Bizikidetzaren eta Harreraren inguruan

2018.eko abenduak 12

 

  • Beatriz Artolazabal da osoko bilkurako buru eta Immigrazioaren aldeko Ituna aurkeztuko dela nabarmendu du

 

VG 12 12 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Euskadiko Etorkinak Gizartean Integratzeko eta Parte Hartzeko Foroaren osoko bilkuran parte hartu du; Vitoria-Gasteizko Apaizgaitegian izan da. Bertan, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren eta Harreraren inguruko bi lan-batzorde berri eratu dira, eta Immigrazioaren aldeko Ituna aurkeztuko dela iragarri da.

 

Artolazabalek, halaber, “gainditutzat jotzen genituen diskurtso xenofoboak berriro dituen nazioarteko egoera delikatua” aipatu du. Sailburuak Vitoria-Gasteizko Apaizgaitegian batu diren herritarren erakundeetako ordezkariek azaldu dituzten jarduera-balantzeak entzun ditu.

 

Osoko bilkuran Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, Borja Belandia Lanbideko zuzendariak, Ionan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak parte hartu dute. Ekitaldian, gizarte-erakundeetako, herritarren elkarteetako eta GKEetako arduradunekin batera, besteak beste, Ana Rekak, Almudena Otaolak eta Ignacio Ruiz Foroko idazkariak parte hartu dute.

 

Ionan Fernández Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak bere sailak zer esparrutan lan egiten duen azaldu du, eta gogorarazi du Foroa sendotzen duen Batasunaren migrazio-mugimenduen aurreko estrategia egokitzeko dokumentua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak