Eu

Ernesto Sainzek Diversity Charter Europako Batzordearen ekimenaren aurkezpenean parte hartu du; ekimen horren bidez, enpresa eta erakundeetan aniztasunaren kudeaketa eta inklusioa sustatzen da

2018.eko abenduak 11
  • Zenbait euskal enpresa atxikitu zaizkio proiektuari edo proiektuarekiko konpromisoa erakutsi dute, gaur, sinadura baten bidez

VG 2018 12 11

Ernesto Sainz Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria eta Enrique Arce Fundación Diversidadeko patronoa izan dira, gaur, Diversity Charter Europako Batzordearen ekimenaren buru, Bilbon; ekimen horren bidez, enpresa eta erakundeetan aniztasunaren kudeaketa eta inklusioa sustatzen da.

Ekitaldia ostegun eta ostiral honetan izango den Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko I. Euskal Kongresuaren agenda paraleloan sartzen da; kongresua Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian izango da; Eraberean Sareak antolatu du, Biltzen - Kultura arteko Integrazioaren eta Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuaren eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik. Kongresuan, bi jardunaldi horietan, hogeita hamar aditu baino gehiago batuko dira, eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak inauguratuko du kongresua, Francisco de Vitoria ekitaldi-aretoan.

Gaurko jardunaldian, Aniztasunaren Charterra izenekoaren helburu eta xedeak azaldu dira, bai eta enpresa-eremuan askotariko ingurune inklusiboak eraikitzeko duen rol garrantzitsua ere. Zenbait euskal enpresa badaude, dagoeneko, aniztasunari zabalik dauden enpresen sarean, eta horietako bik, Petronorrek eta Mutualiak, beren jardunbide egokiak eta esperientziak azaldu dituzte. Petronorren eskutik, Jaione Porras Lan Harremanetarako eta Pertsonen Administrazioko buruak parte hartu du eta, Mutualiaren eskutik, Miren Fernández Garapen eta Pertsonen zuzendariak.

Zenbait euskal enpresa atxikitu zaizkio proiektuari edo proiektuarekiko konpromisoa erakutsi dute, gaur, sinadura baten bidez

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak