Eu

Gobernuak Legebiltzarrari 2017ko Etxebizitza Politiken Ebaluazio Integralaren txostena bidali dio (Gobernu Bilera 2018-12-11)

2018.eko abenduak 11

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Iñaki Arriola sailburuak aurkeztu duen 2017ko Etxebizitza Politiken Ebaluazio Integralaren txostena ezagutu du, eta hura Eusko Legebiltzarrari bidaltzea erabaki du.  Dokumentuak 120 orrialde ditu eta, bertan, indarreko plan estrategikoan ezarritako helburu, ildo estrategiko eta jarduketen urteko betearazpen-mailaren analisi xehatua jaso du.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Etxebizitzako Behatokiaren bidez garatzen duen zenbaketa hori, gaur egun, estatu-mailan etxebizitza-politikak ebaluatzeko dagoen gailu bakarra da. Urtero prestatzen da, Etxebizitzako Plan Gidarietan ezarri bezala (lau urtez behingoak), eta helburua da politika horiek etengabe hobetzea, eta herritarrei eta eremu horretan diharduten eragileei emaitzen berri ematea.

Dokumentuak sintetikoki jaso ditu 2017ko etxebizitza-politiken ebaluazio integralaren emaitzak eta, zehazki, ekitaldi horretako Etxebizitza Programarenak, eta azken bost urteotan eskuratutako emaitzen laburpena jaso du. Hori horrela, etxebizitzak alokatzeko eta birgaitzeko sustapena ebaluatutako ekitaldian esku hartzeko lehentasunezko lerroetako bat izan zen, azken atzeraldi ekonomikoaren ondoriozko eraginak, oraindik ikus daitezkeenak, geldiro gainditzen ari ziren ingurunean.

Aldi berean, 2015eko Etxebizitza Legea martxan jarri eta garatzeak eragin erabakigarria izan du eremu horretako euskal estrategian; arreta- eta azterlan-foku berriak adierazi ditu, eta eskakizun eta betekizun berriak zehaztu ditu, etxebizitzaren gizarte-eginkizunaren arabera.

2017ko Etxebizitzaren Politiken Ebaluazio Integralaren Txostenaren eduki osoa, Legebiltzarrera bidali ondoren, Euskal Etxebizitzako Behatokiaren webgunean egongo da eskuragarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko