Eu

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Euskadin familia-harrera arautzen duen dekretua (Gobernu Bilera 2018-12-11)

2018.eko abenduak 11

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, dekretua onetsi du; horren bidez, foru-aldundiek beren tutoretzapean edo zaintzan dauden adingabeei familia-harrera egiteko prozeduretan jarraitu beharreko familia-harreraren modalitateak eta jarduketa-prozedura arautu dira.

Neurri horren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Haur eta Nerabeei Arreta eta Babesa emateko Legea (otsailaren 18ko 3/2005) garatu du, araudiari dagokionez, familia-harreraren arloan; izan ere, Dekretuaren helburua haren arauketa da.

Lege horrek babes-neurria  familia-harreran oinarritzen du, eta familia-harreraren modalitateak zehazten ditu; horretarako, gaiaren inguruan Kode Zibilean jaso diren xedapenetara jotzen du. Gainera, abegi-familien egokitasuna zehazteko gertakariak balioestean jarraitu beharreko prozedura-urratsak ezartzen ditu. Halaber, familia-harrera formalizatzeko prozedurara jotzen du, neurria aplikatzean eta zehaztean gutxieneko bateratasuna izateko. Azkenik, zenbait xedapenetara jotzen du, familia-harreraren neurria eteteari eta familia-harreraren laguntzari eta ikuskaritzari dagokienez.

Gaia arautzen duen dekretu berezirik ez dagoenez, ezin izan da aurrera egin, orain arte, batera eta paraleloan hiru lurralde historikoetan eta, ondorioz, horrek hutsune juridikoa eragin du irizpideak, jarraibideak eta prozedura-urratsak zehazteko eta ezartzeko.

Hori guztia beharrezkotzat jotzen da foru-aldundiek beren tutoretzapean edo zaintzan dauden adingabeen familia-harrera egiteko prozedura osoan garatu beharreko jarduketa eta faseak argitzeko, bai hartutako familia-harrerarako neurria formalizatu aurretik, bai hura indarrean dagoen bitartean eta amaitzean.

Dekretu berriak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osorako aplikagarria den araudi-testu bakarrean jaso du haur eta nerabeei arreta eta babesa emateko lege-araudian –estatukoan eta autonomikoan– jasotako familia-harreraren neurriari buruzko xedapenen garapena.

Arau hura prestatzeko, kontuan izan da hiru foru-aldundiek honako arlo hauetan duten esperientzia: familia-harrerarako eskaintzen diren pertsonen egokitasunaren azterketa eta balioespena; harrera jasotzen duen adingabeari, abegi-pertsonari edo familiari eta jatorrizko familiari berari aholkularitza, prestakuntza eta laguntza emateko neurri, programa, baliabide eta zerbitzuak ematen; eta adingabeari harrera emateko egokientzat jotzen diren abegi-pertsonak hautatzeko egiten diren jarduketetan, horien egoera bereziak aintzat hartuta, bai eta umearen edo nerabearen interes nagusia aintzat hartuta egokientzat jotzen den familia-harrerarako neurria formalizatzeko jarduketetan ere.

Familia-harrerak, familia-harreraren iraupena eta helburuak aintzat hartuta, honako modalitate hauek izan ditzake:

  • Premiazko familia-harrera, nagusiki sei urtetik beherako pertsonei zuzenduta, dagokion familia-babeseko neurria erabaki bitartean. Harrera-modalitate hori ezingo da izan, inolaz ere, sei hilabete baino luzeagoa.
  • Aldi baterako familia-harrera; zeharkakoa izango da, dela adingabearen egoeraren arabera bere familian bertan berrintegratzea aurreikusten delako, dela egoera egonkorragoa ekarriko duen babes-neurria hartu bitartean, besteak beste, familia-harrera iraunkorra edo adopzioa. Harrera-modalitate horren gehieneko iraupena bi urtekoa izango da, umearen edo nerabearen interes nagusia dela-eta neurria berehalako familia-berrintegrazioarekin edo behin betiko beste babes-neurri bat hartzearekin luzatu behar bada salbu.
  • Familia-harrera iraunkorra; aldi baterako harreran bi urteko epea amaitzean sortuko da, familian berrintegratzea ezinezkoa dela egiaztatu ondoren edo zuzenean premia bereziak dituzten adingabeen kasuetan edo adingabearen eta bere familiaren egoera aintzat hartuta hala dagokionean. Foru-aldundiek epaileari eskatu ahalko diote abegi-pertsona edo -familia iraunkorrei beren erantzukizunak betetzeko tutoretzako eskumenak esleitzeko, betiere umearen edo nerabearen interes nagusia aintzat hartuta.

Gainera, adingabeak abegi-pertsonarekin edo -familiarekin duen lotura eta horiek  dituzten ezaugarriak aintzat hartuta, harrera honako modalitate hauetan egin ahalko da:

  • Adingabearen familia zabalean, abegi-familiaren edo -pertsonaren eta adingabearen artean ahaidetasun-harremana dagoen kasuetan.
  • Besteren familian; bertan, familia zabaleko harrera-modalitatean ez dauden kasu guztiak jasoko dira.

Nolanahi ere, besteren familian egiten den harrera espezializatua eta profesionalizatua izan ahalko da, betiere Dekretu honetan aurreikusten diren gertakariak eta eskakizunak betetzen badira. Familia-harrera espezializatutzat jotzen da besteren familia batean gertatzen dena eta bertako kideetako batek premiak dituzten edo gertakari bereziak bizi dituzten adingabeei dagokienez eginkizun hori betetzeko goi-mailako prestakuntza, esperientzia eta prestakuntza berezia duenean. Dekretua hamahiru kapitulutan egituratzen da, eta, horiez gainera, bi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat eta azken xedapen bat ditu. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @acrescere
    2018.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gobierno da luz verde al decreto que regula el acogimiento familiar en Euskadi https://t.co/dWL9exIvw0

  • @CEESPV
    2018.eko abenduak 12
  • @CEESPV
    2018.eko abenduak 12
  • @eajpnvbizkaia
    2018.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 El Consejo de Gobierno da luz verde al decreto que regula el acogimiento familiar en Euskadi ➡ https://t.co/CkJHdehGT1

Komunikabideek behera kargatzeko