Eu

4,79 milioi euro gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera (Consejo de Gobierno 11-12-2018)

2018.eko abenduak 11

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaur, 4,79 milioi euroko partida gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera bideratzea onetsi du.

Laguntza-mota horiek abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan arautzen dira, eta pertsona, familia eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratutako jarduerak finantzatzen laguntzen dute.

“Gizarte Zerbitzuez gainera, ekintza-mota horiek gizarte-inklusioaren eremuan, familiaren babesaren eta haur eta nerabeentzako arretaren eta babesaren eremuan kokatzen dira. Era berean, etorkinen integraziora eta, oro har, kulturartekotasunera, adinekoen, mendekotasun-egoeran daudenen eta desgaitasunen bat dutenen arreta eta babesera eta askatasun eta aniztasun afektibo-sexualera bideratzen dira”, esan du Beatriz Artolazabalek.

Diru-laguntzen lehenengo lerroak pertsona, familia, talde eta erkidegoekin gizartean esku hartzeko jarduerak aurreikusten ditu. Laguntza horiei bide emateko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, 2019an, 3.743.480 milioi euro bideratuko ditu.

Bigarren lerroa gizartean esku hartzeko ekintza boluntarioa eta elkarteen parte-hartzea sendotzeko jarduerak diruz laguntzera bideratuko da. Atal horren barruan, finantzaketa izan ahalko dute ekintza boluntarioa eta elkarteen parte-hartzearen garapena areagotzeko jarduerek: zehazki, erakundeak, sareak edo federazioak sortu eta hobetzeko ekintzak. Laguntzen kapitulu honek 599.000 euroko zuzkidura du.

Hirugarren lerroa 450.000 eurorekin finantzatuko da eta, horren bidez, gizartean esku hartzeko ezagutza eskuratzera eta ekoiztera bideratzen diren jarduerak finantzatu nahi dira, besteak beste: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak prestatu eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak eta ekitaldi teknikoak, esaterako, ikastaro eta mintegiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko