Eu

Eusko Jaurlaritzak 23 milioi euroko partida onetsi du, gizarte-larrialdiko egoerei erantzuteko (Gobernu Bilera 2018-12-11)

2018.eko abenduak 11

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaur egin duen bileran, baimena eman du 23 milioi euro bideratzeko 2019an gizarte-larrialdiko egoerei erantzutera.

Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) helburu nagusia bazterketa-egoerak arintzea da, horiek arlo pertsonalekoak, gizarte-arlokoak edo lan-arlokoak izan. Gastu bereziei –gastu arruntak eta apartekoak– erantzuteko baliabide nahiko ez duten bizikidetza-unitateentzako prestazioak dira eta ez dira aldizkakoak”, esan du Beatriz Artolazabalek.

GLLak Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legean (abenduaren 23ko 18/2008) aurreikusitako prestazio ekonomikoetako bat dira, eta marjinazio sozialeko egoerak prebenitu, saihestu edo arintzeko. Gainera, Gizarte Larrialdiko Laguntzak Gizarteratzeko IV. Euskal Planaren barruan sartzen dira; plana 2017tik 2021era dago indarrean.

Gaur Eusko Jaurlaritzak onetsitako Aginduak 2019. urterako Gizarte Larrialdiko Laguntzetan aurreikusitako gastu berezi bakoitzerako gehieneko kopuruak ezarri ditu. Gainera, horiek estaltzeko esleitutako kredituen banaketarako irizpideak adierazi eta lurralde historiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga ezarri du. Kopuruak direla eta, aurreko ekitaldiko kontzeptuaren araberako gehienekoei eusten zaie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko