Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Euskadik historian izandako gizarte gastu handiena izan du 2010ean

2011.eko martxoak 02

Diru sarrerak bermatzeko euskal sistemaren gastua 389.922.373 eurokoa izan zen 2010ean

DBE, 2010. urtean, hazi da 6.531 familiatan Euskal Autonomia Erkidego osoan (2009ko abendutik 2010eko abendura), kopurua 55.020 familia izan arte. Beraz, diru-laguntzak jasotzen dituzten familiak % 13 baino gehiago hazi ziren urte batean.

Eusko Jaurlaritzak “historian zehar emandako gizarte prestazio handiena” banatu du. Gainera, estatuan prestazio gehien banatu zuen herrialdea izan zen 2010ean. Guztira, diru sarrerak bermatzeko euskal sistemaren gastua 389.922.373 eurokoa izan zen.

Gemma Zabaletak, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gizarte prestazio ekonomikoen 2010eko balantze ekonomikoa aurkeztu du Bilbon izandako prentsaurrekoan.

Araban Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzaileen kopurua % 10,27 hazi zen 2010. urtean. Guztira, 664 pertsona. Bizkaian, hazkundea 5.116 familiakoa izan zen, alegia, 2009. urtearen amaieran baino % 15,60 gehiago. Gipuzkoan jasotzaileen kopurua % 8,13 hazi zen , alegia, 751 pertsona.

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta eskubide subjektiboko prestazio ekonomikoa da eta oinarrizko zenbateko ekonomikoak bermatzen ditu eta hiru jasotzaile-mota ditu: diru-sarrerarik gabeko pertsonak edo lanekoak ez diren diru-sarrerak dituzten pertsonak (LGSren % 88 bermatua); lan-etekinak osatzen dituzten pertsonak (LGSren % 100 bermatua) eta azkenik, pentsioak osatzen dituzten pertsonak (LGSren % 100 bermatua).

Autogobernuaren historian "inoiz izan den babes sarrerik" zabalena izan dela azpimarratu du Gemma Zabaletak.

Hala ere, familia horien artean lan merkatuan sartzeko aukera izan dezakeenik badagoela esan du Gizarte Gaietako sailburuak. Hori da, bere hitzetan, Lanbidek izango duen erronka.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta