Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak hitzarmena izenpetuko du Zumaiako Udalarekin Etxebideren erregistroa erabiltzeko (2011-03-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 01

Erabakia, Zumaiako Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzen duena. Lankidetza-hitzarmen horrek Zumaiako udalaren etxebizitza sustapenak Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistroa erabiliz esleitzea du xede.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Etxebizitza Sailak eta Zumaiako Udalak izenpetuko duten hitzarmenari, hain zuzen etxebizitzak esleitzeko Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroak erabili ahal izateko Zumaiako Udalak. Horrela, etxebizitza alorreko zerbitzuak ematerakoan disfuntzioak eta bikoizketak saihestuko dira eta etxebizitza-eskabideak erraztu.

Etxebizitza-eskaerak, haiekin batera aurkeztu behar diren dokumentuak edota eskaeretan gerora egindako aldaketak, Zumaiako Udaletxeko bulegoetan edo Etxebiden aurkeztu, ondorio berberak izan dituzte.

Zumaiako Udalak, ahalik eta lasterren jakinaraziko dizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari adjudikaziodunen zerrenda eta uko egin dutenena, Etxebideren Erregistroa eguneratuta mantentzeko.

Zumaiako Udalak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenetan esleipendunen hautaketa zozketa bidez egingo da, Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan dauden datuen arabera, eta Etxebizitzako sailburuak 2008ko apirilaren 16an Babes Ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko prozedurei buruz emandako Aginduak ezarritakoari edo hori garatu edo ordezten duen araudiari jarraituta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan