Eu

9.125 pertsonak eman dute izena Euskadiko Administrazio Orokorreko lau lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan

2018.eko abenduak 12
  • Ibaiondoko adingabeen zentroko hezitzaileen, administrari laguntzaileen, ikuskatzaile estatistikoen eta elkarrizketak egiteko agenteen kontratazio-poltsak dira
  • Eskabide-kopuru handienak, 7.013 pertsonak, administrari laguntzaile lan-poltsan eman du izena

Pasa den gauerdian amaitu zen Euskadiko Administrazio Orokorreko lau lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko izena emateko epea. Pasa den abenduaren 3tik atzora arte, 9.125 eskabide erregistratu dira lau lan-poltsa hauetan parte hartzeko aukera emango duten azterketak egiteko:

  • Ibaiondoko adingabeen zentroko hezitzaileak, Zumarragan: 487 eskabide
  • Administrari laguntzailea: 7.013 eskabide
  • Elkarrizketak egiteko agenteak: 803 eskabide
  • Ikuskatzaile estatistikoa: 822 eskabide

AZTERKETAK

Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du lehen probak 2019ko urtarrilaren erdialdean egitea, Barakaldoko BECen, eta lau lan-poltsak 2019ko martxoaren amaierarako osatuta egotea.

Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak - IVAPek egingo du; bere web-orrialdean argitaratu ditu deialdi honen xehetasun guztiak: www.ivap.euskadi.eus. Interesdunek aurrez aurre informazio gehiago jaso dezakete, IVAPek Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Oñatin dituen bulegoetan.

Lau lan-poltsa horien deialdiaren bidez, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du enplegu publikoarekin, enplegu egonkorrarekin eta kalitatekoarekin duen konpromisoa. Gainera, lan-poltsak eratzea Eusko Jaurlaritzak plantillak gaztetzeko eta pertsona berriak prestatzeko abian jarritako prozesuaren zati bat da eta euskal funtzionarioen belaunaldi-txandakatzea bermatzeko bidea. Modu berean, Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak arinago eta eraginkorrago egin ahal izatea bermatzen da. 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak