Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Lehen sektorean eta elikagaien sektorean teknologia arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzara 8 milioi bideratzea onartu da (2011-03-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 01

Agindua, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako 2011ko ekitaldiko laguntzetarako eskabideen aurkezpen-hasiera argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko bileran, nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreetan teknologiaren arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzari laguntzeko diru-laguntzetara zortzi milioi euro bideratzea onartu du.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamena baimendu du: Ikerketa Programara zortzi milioi bideratzea. Helburua "itzul daitezkeen aurrerakinak emanez nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreetan ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak sustatu eta suspertzeko laguntzen esparrua finkatzea" da.

Programa horretara bideratutako zortzi milioi eurotik 800.000 euro 2011rako ordainketa-kredituak dira, eta gainerakoak 2018. urtera arteko konpromiso-kredituak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan