Eu

Euskadiko seniorrek Artolazabal´i “boluntariotzaren bidez erretiro aktiboa” izateko proposamena aurkeztu diote

2018.eko abenduak 10
  • SECOT-Euskadiko erakundeetako presidenteek beren proiektua aurkeztu diote Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari; proiektuak, dagoeneko, euskal enpresa handien eta ETEen babesa du
  • Beren proposamena enpresa, enpresa-erakunde, merkataritza-elkarte eta administrazio publikoetako plantilletan aurkeztuko dute

VG 10 12 18

Secot Euskadiko arduradunek Beatriz Artolazabal sailburuari “Boluntariotzaren bidez Erretiro Aktiboa izateaizeneko proiektua aurkeztu diote; horren bidez, laguntza teknikoa eta ezagutza eskaintzen dizkiete mota guztietako enpresa-erakunde eta ekintzaileei. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau azaldu die: “erretiroa hartuko dutenek gizarte-jarduera ugari egin ditzakete boluntariotzaren bidez, aktiboki eta beren gaitasuna eta ezagutza aprobetxatuz”.

 

Secot irabazi-asmorik gabeko erakundea da; lan-jarduerarekin amaitu edo aktiboki egonik espiritu altruista izan eta enpresa-kudeaketan dituzten esperientzia eta ezagutzak beharrizana dutenei eskaintzen dizkieten Senior profesionalek, zuzendaritzek eta enpresaburuek eratzen dute.  Graciela Imaz Secot Gipuzkoako presidenteak, José Luis Agirre Bizkaiko presidenteak eta Víctor Allende Arabako presidenteak Beatriz Artolazabali “enpresen gizarte-erantzukizun”tzat jotzen den ekimena aurkeztu diote.

 

Víctor Allendek sailburuari esan dionez: “lehen fasean, enpresetai zuzentzen gatzaizkie; horietan, lan-ordutegiaren barruan, erretiroa hartzea aurreikusten dutenei azaltzen diegu boluntariotzatik nola lagun dezaketen, gizarteko hainbat alderditan. Hitzaldiren bat ematen diegu eta gure langileek beren bizitzetako urrats berri horren alderdien xehetasunak ematen dizkiete”.

 

“Dagoeneko Vital, BBK, Caixa, Elkargi, Asle eta SEA fundazioen babesa dugu, eta hainbat enpresak jardun nahi dute elkarlanean ekimenean, besteak beste, Mercedesek, Michelinek, foru-aldundiek eta udalek”, esan du Allendek.

 

Seniorrek konfidentzialtasunez ematen dute aholkularitza; horretarako, diagnostikoa aztertu eta eskaintzen dute eta enpresa-garapenerako ekintzak proposatzen dituzte. Horrela, hainbat galderari erantzuten zaie: “zer egin, noiz, nola eta nora zuzendu”. Erretiratuek eta beste boluntario batzuek ere enpresa-kudeaketan eta -praktikan dituzten esperientzia eta ezagutzak eskaintzea nahi dute eta, horrela, lanpostuak sortu eta horiei eutsi dakien sustatzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak