Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektorean teknologia arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzara milioi bat euro bideratzea onartu da (2011-03-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 01

Agindua; agindu honen bidez, nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko laguntzen deialdia egiten da, 2011ko ekitaldirako, uztailaren 27ko 218/2010 Dekretuaren babesean.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko bileran, nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreetan teknologiaren arloko ikerketa, garapen eta berrikuntzari laguntzeko diru-laguntzetara 1,05 milioi euro bideratzea onartu du.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, horrela, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamena baimendu du: 1,05 milioi euro bideratzea "itzuli beharrik ez diren nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreetan ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak sustatu eta suspertzeko laguntzen esparrua finkatzea".

Programa horretara bideratutako milioi bat eurotik 750.000 euro 2011rako ordainketa-kredituak dira, eta gainerako 300.000 euroak 2012 urtera arteko konpromiso-kredituak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan