Eu

Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak Gasteizko Gabonetako Merkatua aurkeztu du

2018.eko abenduak 10

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Gasteizko Azoka Plazarekin lankidetzan, abian jarri du Gabonetako II. Azoka. Europako erdialdeko herrialdeetan egiten diren azoketan bezala Gabonetako magia eta esentzia gure hiriburura ekartzea da asmoa, ikuspegi enogastronomiko batetik. Hala, Azoka honek hartuko dituen guneak izango dira: produktuak saltzeko postuak eta dastatzeko guneak, baita beste berrikuntza batzuk ere, aurreko edizioetan izan ez zirenak, haurrentzako gune bat eta merkataritzari lotutako ostalaritza-eskaintza, alegia. Elkargune bat da, tokiko baserritarren, merkatarien eta ostalarien artekoa, gure produktuak eta egiteko moduak bat egiteko, sukaldariak eta gastronomia eta nutrizioko adituak ere bertan direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak