Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Prointer programako nazioartekotzeko laguntzetarako deialdia egin da 8 milioi euroko dotazioarekin (2011-03-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 01

Erabakia, Prointer Programa, enpresak kanpoan sustatzeko eta ezartzeko ekintzetarako laguntza-programa 2011ko ekitaldian finantzatzeko, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa

Gobernu-Kontseiluak euskal enpresak nazioartekotzeko laguntzetarako deialdia egin berri du gaur Prointer programaren bitartez, 8 milioi euroko dotazioa duena.

Prointer Programak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresen kanpo-lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, nazioarteko jarduerak abiarazi, bermatu eta kanpo-ezarpenak sustatzen dituen aldetik.

Honako hauek lagunduko dira bereziki: baterako sustapen-jardunak, nazioartekotze-planak abiaraztea, Euskaditik kanpoko sustapena eta atzerrian merkataritza-ezarpenak eta zerbitzu- eta ekoizpen-enpresak sortzea.

Onuradunak honakook izan daitezke: Euskadin kokatutako ETEak, esportazio-partzuergoak, sustapen-taldeak, euskal zentro teknologiko eta sektorialak eta, atzerriko ezarpenen kasurako, Euskadin kokatutako edozein enpresa. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 20an amaituko da.

2010eko ekitaldian Prointer programak 549 enpresa lagungu zituen, 596 proiektu guztira. Horrek guztiak 11 milioi euroko laguntza ekarri zuen. Hasierako aurrekontua 7.343.000 eurokoa izan bazen ere, geroago 3,7 milioi gehiago jarri ziren beste programa batzuen soberakinen eta ekitaldi horretan zehar jarritako fondo bereziaren kontura.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan