Eu

Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran

2018.eko abenduak 11

Euskal ganberak lege-proiektuaren osoko zuzenketak eztabaidatu ditu

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak 2019rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran; bertan, lege-proiektuaren osoko zuzenketak eztabaidatu dira. Azpiazuk berretsi du Eusko Jaurlaritzak Euskadi gizarte- eta ekonomia-norabide onuragarrian bilakarazteko duen gaitasuna. Era berean, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak gogorarazi du planteatzen diren aurrekontuek orientazio estrategikoa dutela, eta, horretarako, epe ertaineko horizontean txertatu eta legegintzaldirako idatzitako eta aurreikusitako plan estrategiko eta sailetako plan nagusien helburuekin lotzen direla, bai eta etengabeko hazkuntzarako eta zerga-baterakuntzarako helburu egokiak betetzen dituen programazioarekin ere. Azkenik, borondatea badago, negoziatzeko eta akordioa lortzeko denbora dagoela azpimarratu du Azpiazuk, “baina marjina ekonomikoa eta edukiari dagokiona minimoa da eskainitakoaren aldean”, esan du.

Sailburuaren hitzak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak