Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2011n eta 2012an Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako euskal sareari 15 milioi euro emango zaizkio, 80 proiektutarako gutxi gorabehera (2011-03-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 01

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko, 2011ko ekitaldian, Teknologia, Zientzia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barnean dauden Saiotek Programako agente zientifiko-teknologikoentzako ikerketa orokorrerako laguntzak finantzatzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 15 milioi euroko gastua onartu du gaur Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen barnean hartutako agente zientifiko-teknologikoei eman beharreko laguntzen deialdirako, Saiotek programaren esparruan egin beharreko funtsezko ikerketarako.

Saiotek programak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen barnean hartutako agente zientifiko-teknologikoak ditu jomugan, eta funtsezko ikerketari lotzen zaio. 2011rako 6 milioi euroko aurrekontua aurreikusi da, eta datorren urterako beste 9 milioi, hurrenez hurren. Enpresa interesdunek maiatzaren 31ra arteko epea dute laguntza eskatzeko.

Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetzak koordinatzen du programa, eta honako jarduera hauek biltzen ditu:

  • Espezializazio-proiektuak, jakintza sakontzera bideraturikoak Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzarako politikaren ardatzekin lerrokaturiko alor zientifiko-teknologikoetan.
  • Nazioartekotze-proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek bultzaturiko nazioarteko lankidetzarako proiektu eta akordioak egitera bideraturikoak.
  • Inkubazio-proiektu zientifiko-teknologikoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek lankidetzan eginikoak.
  • Sare zientifiko-teknologikoen proiektuak, tematikoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko bi agentek edo gehiagok konpartituriko ikerketa bat egituratzen dutenak (euskal unibertsitateak, I+G enpresarialeko unitateak, eta abar).
  • Interes bereziko ekintzak, hala nola nazioarteko mugigarritasuna, azpiegiturak sortzea eta ekipamendu zientifiko aurreratua eskuratzea, eta txostenak, azterketak eta abar zabaltzea eta lantzea.

2010ean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek aurkezturiko 70 eskaerak onartu ziren. Iazko deialdirako 14 milioi euro esleitu ziren hasiera batean, 75 proiekturi laguntzeko asmoarekin. Azkenean baliabide ekonomikoak 2,5 milioi euroan igo ziren, eta horrek bide eman zuen zentro eskatzaile guztien jarduera neurri handiagoan bultzatzeko. Hala, 70 zentroen 2010-2011ko jardun-planek laguntza jaso zuten.

2011ko deialdirako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteen finantza-premiak aztertu dira, eta 15 milioi beharko direla aurreikusi da (6 milioi 2011n eta 9 milioi 2012an, hurrenez hurren). Aurreikusita dago aurrekontu horrekin, guztira, agente zientifiko-teknologikoek bultzaturiko 80 proiekturi lagunduko zaiela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan