
Gazteen % 67 pozik daude Euskadin giza eskubideek jasotzen duten errespetuarekin
- Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
VG 2018 12 09
18 eta 29 urte bitarteko hiru gaztetik bi (% 67) pozik ageri dira Euskadin giza eskubideek jasotzen duten errespetuari buruz galdetzen diegunean: % 12 oso pozik eta beste % 55 nahikoa pozik. Aitzitik, gazteen % 29 ez daude pozik Euskadin giza eskubideek jasotzen duten errespetuarekin. Gainerako % 5ek ez dute beren iritzirik eman.
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduaren 10ean ospatzen dela-eta, Euskadin giza eskubideen errespetuarekin pozik dauden gazteen portzentajea aurkeztu nahi du Gazteen Euskal Behatokiak.
Euskadin giza eskubideen errespetuarekin pozik dauden gazteen proportzioa nabarmen handitu egin da aurreko urteetatik hona: 2005ean % 35 zeuden pozik, 2009an % 46, 2014an % 62 eta 2018an % 67.
Datuok Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtero prestatzen dituen Gazteen Argazkiak izeneko txostenetatik atera dira, bai eta Prospekzio Soziologikoen Kabineteak pasa den azaroan argitaratu duen azken 68. Euskal Soziometrotik ere.
-
2018-12-10
Comentario de Twitter:
✳️ Gazteen % 67 pozik daude Euskadin giza eskubideek jasotzen duten errespetuarekin 🔗 https://t.co/XvfcasvalP 🔗 https://t.co/1zzw8x3xNZ