Eu

Bingen Zupiria sailburua Euskadiko Orkestrak Municheko Herkulessaalen eszenatoki entzutetsuan eskainitako emanaldian izan da

2018.eko abenduak 07

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Orkestrak Municheko Herkulessaalen eszenatoki entzutetsuan eskainitako emanaldian izan da. Kontzertua Euskadiko Orkestra Austrian eta Alemanian zehar egiten ari den biraren barruan kokatzen da.

Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu du "txundituta" geratu dela "aretoa hain beteta ikusteaz”, baita Maisuak txalo-zaparraden ondorioz zazpi aldiz eszenatokira agertu behar izanaz ere. Zupiriak zera ere gaineratu du: “Herrialde bezala mundura atera nahi badugu, industria eta ekonomiaz gain, kultura ere esportatu behar da, eta Euskadiko Orkestrak bide horri ekin dio; eredu bihurtu da”. Zupiriak emanaldiaren kalitate altua ere goraipatu du.

Emanaldiaren inguruko informazio guztia, hemen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak