Eu

Lide Amilibiak Euskadiko zahartze aktiboaren eredua azalduko du, astelehenean, Kanarietan hasiko den Kongresuan

2018.eko abenduak 07

 

  • Giza Eskubideen Gutun Unibertsalaren 70. urteurrena
  • Kanariak, bertako biztanleak gero adintsuagoak direla kontuan hartuta, adinekoentzako beste ahalduntze- eta kudeaketa-eredu batzuk aztertzen ditu
  • “Hitzaldi hau garrantzitsua da Kanarietan; izan ere, horren bidez, zahartzea areagotzeari buruzko hausnarketa-prozesua hasten da”
  • Matía fundazioak ere bere kudeaketa eta lana azalduko ditu

 

VG 2018 12 07

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak “Giza eskubideak eta adinekoak” Kongresua inauguratzeko hitzaldia emango du; Kongresua datorren astelehenean hasiko da, abenduaren 10ean, Kanarietako Parlamentuan. Kanarietako arartekoak adinekoekiko politiken kudeaketaren euskal eredua aukeratu du, “Kanarietan zahartzea areagotzeari buruzko hausnarketa integratuko prozesua irekitzeko”. Topaketan eta eztabaidetan Pura Diaz Matía fundaziokoak ere parte hartuko du.

 

Kanarietako Parlamentuaren Kongresuan sustatutako topaketaren helburua honako hau da: “Giza eskubideen eta nagusien eskubideen zabalkundea sustatzea”; hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Amilibia sailburuordeak ordezkatuta, “Zahartze aktiboa; bizitzan zeharreko ikaskuntza euskal gizartean eta 2015-2020 aldian egindako eta aurreikusitako gizarte-ekintzak” azaltzeko eskatu dute.

 

Ekitaldia Giza Eskubideen Gutun Unibertsalaren 70. urteurrenaren ospakizunean sartzen da; 09:15ean hasiko da, Santa Cruz de Tenerifen, Kanarietako Parlamentuko Europa aretoan. Inaugurazio-hitzaldia Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak emango du. Kanarietako Defensor del Común goi-komisarioaren hitzen arabera: “hitzaldi hau garrantzitsua da Kanarietarako; izan ere, horren bidez, zahartzea areagotzeari, haren erronkei eta joerei buruzko hausnarketa-prozesua hasten da, datorren munduari begiratzeko, eta, horretarako, eremu horretan baterako eraikuntza proposatzen da”.

 

Topaketan honako hauek ere izango dira: Milagros Fuentes Diputado del Común goi-komisarioaren ondokoa, Carlos Alonso Tenerifeko Kabildoko presidentea, Cristina Valido Kanarietako Gobernuko Enpleguko, Gizarte Politiketako eta Etxebizitzako kontseilaria. Pura Diazek Matía fundazioko - Euskal Gerontologia Institutuko jardueraren laburpena egingo du; horren oinarrian ezagutza sortzea eta berrikuntza gerontologikoa daude, bai eta haren transferentzia ere, ikuspegi psikosozialetik, adinekoek autonomia- eta independentzia-maila gorenei eusten jarraitu ahal izateko. Rafael Yanes Diputado del Común goi-komisarioak itxiko du Kongresua

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquemployment
    2018.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #ageing #envejecimientoactivo #mayores https://t.co/MRadS4zn0k https://t.co/pnceOA9QZm
    La Sailburuorde del Gobierno…

  • @basquemployment
    2018.eko abenduak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #ageing #envejecimientoactivo #mayores #basquecountry
    https://t.co/MRadS4zn0k https://t.co/pnceOA9QZm
    La Sailburuo…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Yanes, Carolina Darias, Milagros Fuentes, Cristina Valido, Carlos Alonso, Pura Díaz