Eu

Muro: “Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Kidegoa sustatzen du, boluntariotzarako gazte-jardueren eta lanerako jardueren bidez; jarduera horietako batzuk ordaindu egiten dira”

2018.eko abenduak 05
  • Hiru euskal proiektu batu dira ekimenera
  • Ander Añibarro Gazteriako zuzendaria eta Enpleguko sailburuordea jardueraren balantzean eta helburuen aurkezpenean

 

Madril, 2018 12 05

Gazteen erakundeek eta GGKEk sustatutako hiru euskal proiektuk helduko diete Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Batzordearen ekimenaren barruan ezarritako funtsei; ekimena Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak sustatu du, eta boluntariotzako eta kideei finantzatutako lanerako jarduerak ditu. Gaur 13.612 gazte daude Estatuan inskribatuta, eta bertan inskribatuta daudenek batez beste 22,7 urte dituzte; % 68 emakumea da eta % 32 gizona.

 

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Ander Añibarro Gazteriako zuzendariak, gaur, Madrilen, ekimenaren aurkezpenean parte hartu dute. “Europako Batzordeak 2016ko abenduan Elkartasunaren Europako Kidegoa sortu zuenetik, xehetasunez egiten dugu kidegoaren garapenaren segimendua; izan ere, Estatuak berak izapidetzen du zuzenean. Bruselaren ideia ona da, eta Vitoria-Gasteizen eta Bruselaren arteko zuzeneko kudeaketak arindu egingo luke kudeaketa bera eta, horrela, euskal gazteei ate berriak irekiko litzaizkieke elkartasuneko eta boluntariotzako gaietan parte hartzeko”, esan du Murok.

 

Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Kidegoa abian jartzeko 341.500.000 €-ko aurrekontu globala du, egungo prezioetan, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako.

 

Planteatutako lanei heltzen dieten gazteentzat aurreikusten diren kopuru edo esleipenak aldatu egiten dira, iraupenaren eta herrialdearen arabera eta, horrela, sei hilez boluntario dabilen pertsonak batek Batasunetik 3.400 eta 6.500 € bitartean jaso ditzake.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoa Europar Batasunaren ekimena da, gazteek Europa osoko erkidego eta herritarren onerako izango diren boluntario-lanetan jarduteko edo proiektuetan elkarlanean jarduteko aukerak sortzeko –beren herrialdeetan edo atzerrian–.

 

Inskripzioak

Elkartasunaren Europako Kidegoan izena emateko, 17 urte izan beharko dira gutxienez, baina ezingo da proiektua 18 urte izan arte hasi. Elkartasunaren Europako Kidegoaren ekimenetan 30 urte artekoek parte hartu ahalko dute. EBk boluntariotzarako dei egiten du, 2 eta 12 hilabete bitarteko praktikaldirako, ikaskuntzarako edo lanerako, honako eremu hauetarako: hezkuntza, osasuna, gizarte-integrazioa, laguntza elikagaien horniduran, etxebizitzen eraikuntza, migratzaileen harrera, migratzaile eta errefuxiatuen laguntza eta integrazioa, ingurumenaren babesa eta hondamendi naturalen prebentzioa.

 

Programak bi alderdi osagarri ditu: boluntariotzako jarduerak eta lanerako jarduerak. Boluntariotzak beste herrialde batean boluntario-zerbitzua denbora osoz emateko aukera eskaintzen du. Gainera, ezartzen diren eskualdeetan aldaketa positiboa dakarten planak diseinatu eta horien buru izan ahalko dira. Kasu horretan, ez dute ordainsaririk jasoko, baina, programaren arabera, beste laguntza-mota batzuk jasoko dituzte, besteak beste, garraioa, ostatua, jatekoak, aseguru medikoa eta dirua egonaldiko gastuetarako.

 

Lanerako alderdia pixkanaka sartuko da, erakunde publikoak dituzten elkarteen, GKEen eta eremu horietako enpresa aktiboen bidez. Azken horren bidez kontratatutako gazteek lan-kontratua izango dute eta dagokion herrialdeko soldata-araudiaren eta indarrean dauden hitzarmenen arabera ordainduko zaie.

 

Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin bat, aurkezpenean, María Luis Carcedo ministroaz gainera, Francisco Fonseca Europako Batzordeko Ordezkaritzako zuzendariak, Ana Lima Gizarte Zerbitzuetako Estatuko idazkariak eta Ruth Carrasco Injuveko zuzendari nagusiak parte hartu dute.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoa Europako Boluntario Zerbitzuaren esperientzian oinarritzen da; programa horren bitartez, 21 urtez, 100.000 gazte baino gehiagori boluntariotzako zerbitzua emateko aukera eman zaie beste herrialde batean. Aldi berean, 2018ko urrira arte, Europako Boluntario Zerbitzua Erasmus+ programaren barruan zegoen.

 

Elkartasunaren Europako Kidegoaren kudeaketa Gazteria Institutuari (Injuve) dagokio. Erkidegoetako eta hiri autonomoetako gazteria-erakundeekin eta Gazteria Kontseiluarekin (CJE) koordinatuta dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak