Eu

Igandera arte luzatuko den Durangoko Azokaren inaugurazioan parte hartu du Bingen Zupiria sailburuak

2018.eko abenduak 05

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Durangoko Azokaren inaugurazioan. Landako gunean izandako ekitaldi batean, sailburuak nabarmendu du “lehen disko eta liburu azoka zena euskal kulturaren jaialdi handia” bilakatu dela.

"Atzo, ETBk 'Gu, Laboa' dokumentala aurkeztu zuen Donostian. Bernardo Atxagak, Mikel Laboaz eta haren kanten transmisioaz ari zela, zera esaten du, gutxi gorabehera: 'Garai hartan euskal kulturaren mapak toponimia gutxi zeukan; izen gutxi batzuk baino ez. Gaur mapa hori izenez beteta dago'. Gaur hasi eta igandera bitartean Durangon izango den Azokak euskal-kultura sorkuntzaren ugaritasun hori erakutsiko du", adierazi du.

Durangoko Azokaren 53. edizioa goizeko 10:30ean hasi da gaur. Aurten 200 kultur ekitaldiz osatutako egitaraua izango da eta 247 stand; horietan, 439 nobedade izango dira: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari, etab.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AsierAranbarriU
    2018.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Igandera arte luzatuko den Durangoko Azokaren inaugurazioan parte hartu du @ZupiriaB sailburuak ➡︎ https://t.co/r9GqAypsju htt…

  • @AlmudenaOtaola
    2018.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Igandera arte luzatuko den Durangoko Azokaren inaugurazioan parte hartu du @ZupiriaB sailburuak ➡︎ https://t.co/r9GqAypsju htt…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak