Berriak Lehendakaritza
Eu

Internazionalizazioa eta berrikuntza, giltzarriak euskal ekonomiarentzat

2011.eko martxoak 02

Lehendakariak euskal enpresen arteko aliantzen garrantzia nabarmendu du, nazioarteko merkatuetan “indarrez” lehiatzeko

Gipuzkoako Ganberak gaur goizean “Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu Enpresaren XIX. Sariak” ospatu ditu. Sari hauek enpresarien lana aitzatesten dute, Gipuzkoan aberastasun eta enplegua sortzen dutelako. José Fernández Barrena, Pasaban enpresakoa, Domusa S. Coop. eta Informática 68 sozietate anonimoa (Grupo I68) izan dira aurtengo sarituak. Ekitaldi honetan, Patxi López lehendakariak Euskadiren industria eta enpresa egitura internazionalizatzeko beharra azpimarratu du.

Lehendakariak gogorarazi du euskal enpresa gehienak ETEak eta mikroenpresak direla, eta hauei ezin zaiela “Mondragon taldeak, Gamesak edo Iberdrolak eduki dezaketen kanpo estrategiaren modukorik eskatu”. Baina lehendakariak adierazi du “aliantza eta multilokalizazio ahalegin bat eska diezaiekegula, eta merkatu global batera egokitzeko ezinbesteko lan horretan lagundu”.

Sariak Gipuzkoako Ganberaren egoitzan eman dira, Donostian. Ekitaldian, lehendakariaz gain, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Gipuzkoako ekonomia eta industriaren ordezkari ugari izan dira.

Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du enplegua sortzea “lehentasuna” dela. Horretarako, “lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzea”, “berrikuntzaren” alde eginez, eta “aukera nitxo berriak zehaztuko dituzten sektore berrietara” irekitzea funtsezkoak dira lehendakariaren esanetan.

Saridunak

José Ramón Fernández Barrenak “Urteko enpresaria” saria jaso du eta epaimahaiak honek duen “lidergo gaitasuna” nabarmendu du, “Uvescok adierazten duen enpresa proiektua suspertu duelako eta modernitate norabide bat eman diolako.

Internazionalizazioaren saria Pasabani egokitu zaio. Epaimahaiaren arabera “hazteko ahalmen handia duten sortzen ari diren merkatuetan sartu izanaren adibide bat izateagatik.

“Gipuzkoako ETE” saria Domusa S. Coop. enpresari egokitu zaio “aurkako egoeretan lehiatzeko duen gaitasunarengatik”; gaitasun hori kudeaketaren bikaintasunean, produktu berritzailean eta sektoreko lidergoan oinarritzen da”. “

Zerbitzu enpresa” saria Informática 68 (Grupo I68) enpresari eman zaio, “enpresan kudeaketa hobetzeko kontzeptuak transmititzerakoan eragile garrantzitsuak izateagatik, euren sistemen ezarpenaren bidez”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari, Carlos Aguirre, Bernabé Unda