Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gizartearen gehiengoak (%82) sistema demokratikoaren alde egin du eta demokraziaren funtzionamenduarekin asetze maila altua da

2018.eko abenduak 05

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azken Euskal Soziometroaren arabera, euskal gizartearen gehiengoak (%82) sistema demokratikoaren alde egin du eta iritzi hau hazi egin da azken urteetan. Hamar biztanletik sei pozik agertu da Euskadiko demokrazioaren funtzionamenduarekin, Espainakoaren fntzionamenduaren asetzea aldiz, %24koa da. Halaber, Euskadin giza eskubideen errespetuarekin pozik daudenak %63 dira.

Gaur bertan argitara eman den azken Soziometroaren datuak dira. Oraingo honetan, Kultura demokratikoa izan du ardatz. Egoera ekonomiko eta politikoarekin lotutako beste alderdi batzuk eta ordutegi aldaketarako Europako Kontseiluaren proposamena ere aztertu dira. Landa-lana 2018ko irailaren 25etik urriaren 6ra bitartean egin zen.

Soziometroa

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak