Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Euskal hezkuntzaren etorkizuna hirueletasunean oinarritzen da

2011.eko martxoak 02

Euskadiko 40 ikastetxetako irakasleak prestakuntza jasotzen ari dira gure haurrak eleaniztasunetik hezteko

Euskal hezkuntza politikak geletan eleaniztasunaren alde egingo du. 2010eko maiatzean, Hezkuntza Marko Hirueleduna delakoaren lehenengo deialdia egin zen eta, ia urtebete geroago, 40 euskal ikastetxe esperimentazio prozesu batean murgilduta daude. Irakasleak prestakuntza jasotzen ari dira, mintegiak eta hitzaldiak antolatzen dira, non hirueletasunaren egoera aztertzen den. Lehenengo urte honen ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jada, datorren ikasturterako, ingelesaren alorrean asmo handiko prestakuntza programa bat planteatu du.

Gaztelania, euskara eta ingelesa ere bai; hiru hizkuntzok geureganatzea euskal Hezkuntza Sailaren etorkizuneko helburuetako bat da. Horregatik, une honetatik hori lortzeko lanean dihardu. Hezkuntza Marko Hirueleduna, irakasleek atzerriko hizkuntzei buruz duten ezagutzaren errealitatera gerturatzen gaituen tresna da. Horren bidez, egungo beharrak eta etorkizuneko erronkak planteatzen dira eta horiei ekiten zaie.

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburua izan da “Hezkuntza Marko Hirieleduna” delakoaren bigarren jardunaldia irekitzeaz arduratu dena. Hezkuntza alorreko hainbat profesional elkartzeko agertokia Donostiako Miramar Jauregia izan da.

Hezkuntza sailburuak nabarmendu du ez dela “prebentzio eta justifikatu gabeko inertzietarako unea. Etorkizuneko apustuak egiteko unea da, etorkizuneko zentzuzko apustuak, eta hirueletasuna horixe bera da XXI. mendeko euskal hezkuntzarentzat”.

Celaák nabarmendu du ingelesa oso garrantzitsua dela gure etorkizunean gizarte gisa, eta hizkuntza honek nazioarteko merkatuen arteak irekitzeko ahalmena duela. “Hirueletasuna etorkizuneko euskal hezkuntzaren adostasun linguistiko berriak eraikitzeko oinarria izango da”, ziurtatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan