Eu

Marcos Murok, Madrilen, munduko beste herrialde batzuetatik estatuko migratzaileak itzultzeko euskal erakundeek garatzen dituzten ekimenen berri eman du

2018.eko abenduak 04
  • Gorka Álvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarekin batera, Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien zazpi ekimen zehaztu ditu
  • Laster, gobernu zentralak “estatuko emigranteak itzultzeko estrategia” aurkeztuko du

Madril, 2018 12 04

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur, bilera batean parte hartu du, Madrilen, Migrazioen Estatuko Idazkaritzan, Agustín Torres Herrero Immigrazioko eta Emigrazioko idazkari nagusiarekin; bertan, autonomia-erkidegoak egon dira, Estatuko Itzulera Plana izenekoa prestatzeko oinarri izango diren estrategia eta ekintzak aztertzeko.

 

“Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioa, Migrazioen Estatuko Idazkaritzaren bidez, plan bat prestatzen ari da, erantzun integrala emateko estatuko emigranteen beharrei, beren itzulera gauzatzeko; horretarako, hainbat ministerioren baliabideak mobilizatu behar dira, izan ere, gizarte- eta lan-neurriak, laguntzakoak, prestakuntzakoak, aholkularitzakoak eta orientaziokoak jasoko ditu”, esan du Murok.

 

Erkidegoek itzulera-programak dituzte eta Estatuko Gobernuak itzulera-arloan zer egiten ari den ezagutu nahi zuen, Plana egiteko orduan kontuan izateko. Gaur, Plana prestatzeko estrategiaren oinarria aurkeztu da. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Gorka Álvarez Enplegu eta Gazteriako sailburuordea eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria izan da.

 

Muroren hitzen arabera: “estatuak estrategiaren oinarrizko aurkezpena egin du, eta benetan erkidegook egin dugu ekarpena. Gure aurkezpenean, enpleguaren, gazteriaren, ekonomia- eta enpresa-garapenaren, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ikuspuntutik gure ikuspegia jaso duen dokumentuaren berri eman dugu. Gobernuan eta beste administrazio batzuetan itzuleraren inguruan ditugun programen eta tokiko talentuari eusteko eta nazioarteko talentua erakartzeko neurrien berri eman dugu.

 

Euskal administrazioek eginiko ekintzen artean, honako hauek daude: 1. 2018. urterako gazteak itzultzeko laguntzen deialdia, euskal komunitateko lan-zentroetan gazteak kontratatzeko; kontratazio bidezko diru-laguntza.  2.        Landhome 018 - Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden enpresentzako laguntzak, euskal pertsona aberriratuak kontratatzeko. 3. Bizkaia Talent laguntzak.  4. Bizkaiko Foru Aldundiak ikertzaileentzat dituen laguntzen programa, 2017; 5. Berrikertu 2017-2018, Eusko Jaurlaritzako eta Ikerbasqueko ikertzaileak kontratatzeko laguntzak; 6. Bikaintek 2018, industria-doktoregoak egiteko eta Eusko Jaurlaritzako eta Ikerbasqueko ikertzaileak sartzeko laguntzak; eta 7. Bind 4.0.: Ekintzailetzarako eta startupak bizkortzeko programa, nazioarteko taldentua erakartzea

 

“Gainera, Interneten BASQUE GLOBAL NETWORK programak eta sare soziala zabaltzen dituzten zenbait webguneren erreferentzia eman diegu; hura sortu da bertan kanpoan den euskal komunitatea eratzen duten pertsonak sartzeko, bai eta nazioartera begira dauden euskaldunak eta euskal munduarekiko afinitatea duten pertsonak ere”, esan du Murok, topaketaren amaieran.  Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak interesa erakutsi du: “eskuduntzen arloan sartu gabe, zertan diren gai horien gaineko eskumenak eta nola antolatuko den Plana, haren baliabideak eta plana garatzeko modua, dagokion tresna juridikoarekin".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Agustín Torres Herrero